Juan Kruz Goienetxe Elorga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Kruz Goienetxe Elorga
Bizitza
Jaiotza Elbete1857
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Amaiur1925eko apirilaren  29a (67/68 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta euskal idazlea

Juan Kruz Goienetxe Elorga (Elbete, Baztan, 1857 - Amaiur, 1925eko apirilaren 29a) nafar apaiz eta idazlea izan zen. Eragin handiko pertsona izan zen 1936ko gerraren aurreko higikunde euskaltzalean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elbeten sortu zen, 1857an. Iruñeko apezgaitegian ikasi, eta 1891n apaiztu zen. Lehenik Luzaiden egon zen apaiz, eta Amaiurrera igorri zuten urte batzuk geroago; bertako erretorea izan zen hil arte. Gaztetxoendako latin eskola paratu zuen herriko apaiz etxean. Aktiboki parte hartu zuen Nafarroan egin ziren euskararen aldeko ekitaldietan; errate baterako, euskarazko predikuak eta hitzaldiak eman zituen Auza (1908), Elizondo (1908) eta Lekunberriko (1910) lore jokoetan.[1] Resurreccion Maria Azkueren laguntzaile izan zen Baztango kondaira eta ipuinen biltze lanean.[2]

Nafarroako Monumentu Historikoen Batzordearen Baztango ordezkaria izan zen. Hori zela-eta, Batzordeak 1922an Amaiurren eraiki zuen oroitarriaren inguruko ekitaldi guztietan parte hartu zuen. Euskaltzaindiak 1923ko irailean Donezteben antolatu zituen Bigarren Euskalegunetan, Martin Azpilikuetari buruzko hitzaldia eman zuen.[3] Mariano Izetaren arabera, Goienetxek argitaratu gabeko zenbait lan utzi zituen hil zelarik, besteak beste bederatzi ipuin hauek: Artzain lapurra, Doministikun-doministiku, Errege zorria, Euna ta ongarria, Ikazkina ta erioa, Txerri usaina, Urtsuko ermitan, Zeruko berriak eta Landaberroko afaltiarra.[1] Ipuin horietako batzuk jasorik daude Azkueren Euskalerriaren Yakintza lanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Bidador, Joxemiel Baztango euskal idazleen berri laburra Euskaldunon Egunkaria, 2000-1-21; 2000-1-28; 2000-2-4; 2000-2-11; 2000-2-18; 2000-2-25, zubitegia.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19 .
  2.   Arriague, Xan Haur eta helduentzako ipuin liburua paperekoa.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19 .
  3.   Iñigo, Andres 1923. urteko II. Euskalegunen omenez Euskera - XLIII, 1998,2, euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19 .