Elbete
Elbete | |
---|---|
![]() | |
Santa Kruz elizaren irudia . | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Nafarroa Garaia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | elbetear |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′58″N 1°30′47″W / 43.14944°N 1.51306°W |
Demografia | |
Biztanleria | 282 (2020: ![]() |
Elbete Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailaran dagoena. 2019ko urtarrilaren 1ean 294 biztanle zituen.[1] Herrigunea Elizondoren ondoan dago.
Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
204 | 220 | 218 | 227 | 228 | 234 | 232 | 230 | 245 | 271 | 271 |
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jarola jauregia (barrokoa), Migel Bergara, novohispaniako militar eta merkatari aberatsari esker eraiki zena. Harlanduzko gorputz kubiko bat da, inposta lauez hiru mailatan antolaturiko fatxada duena. Eskualde honetan ohikoa da, atea buruduna eta molduraduna izatea, pilastra eta toskanar zutabe aurreratuen artean dagoena, zeinaren gainetik erronbozko eta triglifoen taulamendu bat zamalkatzen den; aipatzeko da baoen inguruetan eskaintzen den edergarriaren aberastasuna eta ertzetako harlanduak. Multzo osoa lau isurialdeko teilatuz estalia dago eta berekin du zurezko teilatu‑hegal bikoitza.[2]
- Askola jauregia (barrokoa).
- Santa Kruz eliza.
Bestak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elbeteko bestak irailaren 14an ospatzen dira.
Elbetear ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joan Gazteluzar (?-1620), erretaulagilea.
- Pedro Luis Ozta (1742-1789), apaiz eta Calahorrako apezpikua;
- Juan Kruz Goienetxe Elorga (1857-1925), apaiz eta euskal idazlea.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |