Juan Mari Agirreurreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Mari Agirreurreta
Bizitza
Jaiotza Pasai Donibane, 1977 (43/44 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Aretxabaleta
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, filosofoa eta itzultzailea
Jasotako sariak

Juan Mari Agirreurreta Elosegi (Pasai Donibane, 1977) lanbidez irakaslea da eta filosofian doktorea. 1999an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. 2017an filosofiako doktorego tesia aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktorego-tesian Jean-Paul Sartreren obra filosofiko nagusiari heldu zion, Izatea eta Ezereza (L’Être et le néant, 1943), hain zuzen, existentzialismoaren zutabe teorikoak ezarri zituen tratatu filosofikoa.[2]

Donostiako EHU Filosofia fakultatean 2017an aurkeztu zuen doktorego-tesian, Jean-Paul Sartreren filosofiaren idaztankera aztertzen du. Ikerketan tratatu filosofikoaren "Begirada" (Le Regard) kapitulu luzea aztertu zuen eta baita euskaratu ere.[3] Ikerketaren helburu nagusia da zehaztea nola uztartzen diren Sartreren filosofia eta filosofia horren adierazpena. Beraz, ikerketak bietatik edaten du, Filosofiatik eta Hizkuntzatik.[2][4] Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da. Ikerketak euskarazko doktore-tesien VI. Koldo Mitxelena saria irabazi zuen 2019an.

‘Begirada’ kapituluaren itzulpena Jakinek argitaratu zuen 2017an; itzulpenari hitzaurre luze bat egin zion, non aipagai dituen, besteak beste, Sartreren ibilbidea eta L'être et le néant tratatuaren oinarrizko kontzeptuak. Hitzaurrean, halaber, 'Begirada' testuak autorearen filosofian eta tratatuan bertan duen lekua eta garrantzia azaltzen du.

Agirreurretaren iritziz, Sartrek Izatea eta ezereza tratatuarekin izatearen inguruko teoria bat osatu nahi zuen. Hala, obrak bi bloke nagusi bereizten ditu: lehen hiru atalek izatearen inguruko teoria osatzen dute, eta azken atalak askatasunaren teoria bat jartzen du abian. Bien arteko giltzarria da ‘Begirada’, zubia: “Obraren aparatu kontzeptual osoa biltzen du kapitulu honek; Sartrek 'begirada' bestetasuna nitasunera datorreneko fenomeno bezala aurkezten du, eta begirada bitarte, nitasun-bestetasun talka horrek askatasunaren bidean jartzen gaitu”.[5]

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirreurreta frantses irakaslea da Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzan (DBH).

Itzultzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat liburu itzuli ditu:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Euskarazko doktore-tesien VI. Koldo Mitxelena saria.[1]
  • 2018: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[6][7] 34 parte hartzaileen artean nagusitu zen Agirreurreta Txiotesian.
  • 2010: Jokin Zaitegi itzulpen saria Literaturako Nobelsari bat euskaratzeko, AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturikoa. Tomas Tranströmer idazle suediarraren poesia osoa euskaratu zuen Agirreurretak. Liburu itzulia 2012an eman zuen argitara Elkar argitaletxeak.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. juan mari agirreurreta | Artizarra. Noiz kontsultatua: 2020-11-16.
  2. a b c «Juanmari Agirreurreta: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-11-16.
  3. Aguirreurreta Elosegui, Juan Maria. (2017). Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan: Fikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan. UPV/EHU Noiz kontsultatua: 2020-11-16.
  4. Aguirreurreta Elosegui, JuanMari. (2018). «Juan Maria Aguirreurreta Eloseguiren tesiaren laburpena» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU- Uztaro) (Uztaro 104): 102–102. ISSN 1130-5738. Noiz kontsultatua: 2020-11-17.
  5. «Jean-Paul Sartreren ‘Begirada’ lehen aldiz euskaraz» www.jakin.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-16.
  6. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) Noiz kontsultatua: 2020-11-13.
  7. «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-11-16.
  8. «Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle • ZUZEU» ZUZEU 2012-02-06 Noiz kontsultatua: 2020-11-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]