Juana Whitney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juana Whitney

Bizitza
JaiotzaNiza, 1857
Herrialdea Erresuma Batua
 Espainia
BizilekuaNiza
Paris
Bilbo
Lizarra
Gasteiz
HeriotzaLizarra1945eko martxoaren 28a (87/88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel de Maeztu Rodríguez (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta eskola zuzendaria
Mugimenduaekintzaile ekologista
feminismoa
Animalien eskubideak

Juana Whitney Donè "Bon" (Niza, Frantzia, 1857Lizarra, Nafarroa Garaia, 1945eko martxoaren 28a) irakaslea eta emakumeen aldeko ekintzailea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diplomatiko ingeles baten alaba zen eta Parisen hezi zen.

Parisen ere hezitako Manuel de Maeztu Rodríguez kubatar jatorriko ingeniariarekin ezkondu zen. Gasteizen bizi izan ziren eta bost seme-alaba izan zituzten, zaharrena Ramiro Maeztu idazlea, Angela Maeztu, Miguel Maeztu, Maria Maeztu pedagogoa eta hezitzailea eta Gustavo Maeztu margolaria.

Senarra 1898an hil zen Kuban eta familia oso egoera ekonomiko txarrean utzi zuen, arazo administratiboengatik zailtasunak izan zituztelako herentziarekin, eta Bilbora joan ziren bizitzera.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeentzako lehen mailako hezkuntza ematen zuen eskola sortu zuen[1] alargundutakoan Bilbon: “Andereñoen Akademia Anglo-Frantsesa”, zeinen hasieran alaba Mariaren laguntza izan zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jainaga, Zihara. (2020-11-04). «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria.
  2. bilbaopedia