Ramiro Maeztu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramiro Maeztu
Ramiro de Maeztu, de Indalecio Ojanguren (Azpeitia, 1934).jpg
Espainiako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 1a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Guipúscoa (electoral district) Itzuli
Espainiako enbaxadorea Argentinan

1928ko otsaila - 1930eko otsaila
Antonio de Zayas Itzuli
Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko irailaren 12a - 1930eko otsailaren 15a
Bizitza
Izen osoa Ramiro de Maeztu y Whitney
Jaiotza Gasteiz1874ko maiatzaren 4a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Aravaca1936ko urriaren 29a (62 urte)
Heriotza modua : fusilamendua
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, diplomazialaria, literatura-kritikaria, kazetaria eta politikaria
Lan nabarmenak Hacia otra España Itzuli
Kidetza Real Academia Española
Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Acción Española Itzuli
Sociedad de Amigos de Portugal Itzuli
Izengoitia(k) Rotuney, Cualquiera eta Van Poel Krupp
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Renovación Española
Unión Patriótica

Ramiro Maeztu Whitney[1] (Gasteiz, Araba, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, Espainia, 1936ko urriaren 29a) idazle eta saiogile erdalduna izan zen. 98ko belaunaldiaren literatura-mugimenduaren kidea izan zen. Real Academia Española erakundean ere jardun zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramiro Maezturen karikatura, 1925eko urriaren 8an El Nuevo Mundo aldizkarian argitaratua

Gurasoak Manuel de Maeztu Rodriguez eta Juan Whitney zituen, kubatar jatorriko ingeniaria bata eta diplomazialari ingeles baten alaba bestea, biak Parisen hezituak. Gasteizen jarri ziren bizitzen. Bost seme-alaba izan zituzten, zaharrena Ramiro bera, Angela, Miguel, Maria eta Gustavo. Sendiaren diru-iturri nagusia zen Kuban zuten azukrearen ustiapena zen, baina horren inguruko zailtasunak zirela medio, aita etengabe bidaiatzera behartu zuten. Ramiro, hamabost urte zituela ikasketak bertan behera utzi ondoren, Parisen eta La Habanan bizi izan zen. Cienfuegosen izan zen aitari laguntzen eta La Habanan irakurle gisa tabako lantegi batean.

Aita, Manuel Maeztu Kuban hil zen 1898 urtean eta oinordetzarekin izan zituzten arazo administratiboek Juana Whitney eta bere bost seme-alabak oso egoera latzean utzi zituen. Alarguna eta seme-alabak Bilbora joan ziren bizitzera. Juana Whitneyk bertan Academia Anglo-Francesa deiturikoa ireki zuen, neskentzako egoitza moduko bat, eta bertan Mariak gogotsu hartu zuen parte. Ramiro, kazetari gisa ‘’El porvenir vascongado’’ hasi zen lanean.[2]. Espainian, kazetaritzan ibili zen lanean Madrilen, Germinal eta El País egunkarietan. 1899an Hacia otra España argitaratu zuen. 1904an Londresa joan zen bizitzera. Garai horretakoak dira zenbait liburuxka (1911, La revolución y los intelectuales eta Obreros e intelectuales) eta Europako krisialdiari eta Lehen Mundu Gerrari buruzko zenbait lan: Inglaterra en armas (1916) eta La crisis del humanismo (1919, "Humanismoaren krisia"). Saiakera hoberenen artean Don Quijote, Don Juan y la Celestina (1926) aipa daiteke.

Gaztetan anarkismoaren aldekoa bazen ere, ideia atzerakoiak aldeztu zituen ondoren. Izan ere, gaztetan Karl Marx gogo handiz irakurria zuen (nahiz eta mende hasieran bere determinismo ekonomikoagatik kritikatzen duen) eta Britainia Handian modan dagoen sozialismo korporatiboaz interesatzen da, baina bere prestigioak ahalbidetuko du bere lanak erregimen frankistan irakurtzea eta zentsura saihestea, nahiz eta haren ideologiaren kontrakoak izan. Egilea bihurtu eta birsortu aurreko gaztaroko bekatu gisa ulertuko dira.[3].

Espainiako enbaxadore izan zen Argentinan (1928), Primo de Rivera diktadorea aginpidean egon zen garaian. Monarkiaren aldeko jarrera nabarmeneko Acción Española aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen. Hizkuntza Akademiako kide izan zen (1934). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkaria izan zen, eta Madrilen hil zen, fusilaturik, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzako artikuluek osatzen dute bere obraren zatirik handiena. Zenbait kalkuluen arabera, 16.000 baino gehiago argitaratu zituen eta kazetaritzat zeukan bere burua.[5].

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El sindicato de las esmeraldas.

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La guerra del Transvaal.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hacia otra España (1899).
  • Don Quijote, don Juan y La Celestina (1929)
  • La crisis del humanismo.
  • Defensa del espíritu.
  • Defensa de la Hispanidad (1934).
  • La brevedad de la vida en la poesía lírica española (1935).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro Maeztu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Gaztelaniaz)LASTAGARAY ROSALES, Mª Josefa.- Ramiro de Maeztu Whitney, un perfil biográfico.- Liburu honen sarreran: Crónicas de la Gran guerra. Inglaterra en armas y otras visitas al frente / Ramiro de Maeztu.- Madrid. La Ergástula, 2014. ISBN 978-84-16242-06-1. Orr, 41-77.
  3. (Gaztelaniaz) TORREALDAI, Joan Mari.- La censura de Franco y los escritores vascos del 98. Donostia : Ttarttalo, 1998. ISBN 84-891-486-6. Orr. 109-110.
  4. (Gaztelaniaz)GONZALEZ CUEVAS, Pedro Carlos.- Maeztu : biografía de un nacionalista español. Madrid : Marcial Pons ed.; 2003. ISBN 84-95379-65-1. 359 orrialdean, gertaeraen kontaketaz gain, zehazten da ondoko epaiketaren erreferentzia, Espainiako Agiritegi Nazionalean,Causa General delakoa 1530 kutxan,4. piezan, 98. folioan
  5. (Gaztelaniaz) FERNANDEZ URBINA, José Miguel.- Los vascos del 98 : Unamuno, Baroja y Maeztu.- Donostia : Bermingham, 1998. ISBN 84-7086-348-7. Orr. 242