María Maeztu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau gasteiztar pedagogoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «María de Maeztu (argipena)».
María Maeztu
María Maeztu.JPG
Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1882ko uztailaren 18a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Mar del Plata1948ko urtarrilaren 7a (65 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea pedagogoa
Lantokia(k) Madril
Kidetza Lyceum Club Femenino

María Maeztu Whitney (Gasteiz, 1881ko uztailaren 18a - Buenos Aires, 1948ko urtarrilaren 7a) pedagogoa eta hezitzailea izan zen, Institución Libre de Enseñanza delakoaren pentsamenduari jarraikiz, emakumeen hezkuntzari buruzko ekimen berritzaileak egin zituena. Besteak beste, Madrilen Residencia de Señoritas delakoa sortu zuen, emakumeen unibertsitate-ikasketak bultzatzeko. Ospetsuak dira Mariaren anaia Ramiro eta Gustavo.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Maeztu-Whitney familiako kideak. Juana Whitney bere seme-alabez inguratuta, ezkerretik eskuinera: Gustavo, Angela, Ramiro, Miguel eta Maria Maeztu.
Juana Whitney bere seme-alabez inguratuta, ezkerretik eskuinera: Gustavo, Angela, Ramiro, Miguel eta Maria Maeztu.

Gurasoak Manuel de Maeztu Rodriguez eta Juan Whitney zituen, kubatar jatorriko ingeniaria bata eta diplomazialari ingeles baten alaba bestea. Gasteizen jarri ziren bizitzen. Manuel Maeztu Kuban hil zen eta oinordetzarekin izan zituzten arazo administratiboek Juana Whitney eta bere bost seme-alabak oso egoera latzean utzi zituen.

Maria Maeztuk Gasteizko Escuela Normal delakoan ikasketak burutu ostean (1896-98), familia Bilbora joan zen bizitzera. Juana Whitneyk bertan Academia Anglo-Francesa deiturikoa ireki zuen, neskentzako egoitza moduko bat, eta bertan Mariak gogotsu hartu zuen parte.

1902an irakasle lanetan hasi zen Santanderreko eskola publiko batean. Bost hilabete beranduago Bilbora aldatu zuten; 1909an Madrilen bukatu zuen azkenik.

Bitarte honetan bere unibertsitate prestakuntzarekin jarraitu zuen. 1907an batxilergoa lortu zuen Gasteizko Institutuan eta bi urte beranduago Salamancako Unibertsitatean matrikulatu zen ikasle ez-ofizial bezala. Ikasketak Madrilen osatu zituen, Filosofia eta Letretan lizentziatuz 1915ean.

Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoen Hedakuntzarako Batzordearen pentsiodun izan zen 1908tik aurrera. Bere garaian ez-ohikoa zen hizkuntzen ezagutzak eta bere izaera aktiboak, hainbat proiektuetan parte hartzeko aukera eman zioten. Hori horrela, Ingalaterra, Belgika, Suitza eta Alemanian egonaldiak egin zituen. 1908an, Londresko pedagogia lehiaketarako, Gobernuak izendatutako batzordean parte hartu zuen behatzaile gisa. Horretaz gain, Marburgoko Unibertsitatean Natorp eta Hartmanen ikaslea izan zen 1912an.  Itzuleran, Centro de Estudios Históricos-en sartu zen, José Ortega y Gasseten zirkuluan.

Nazioarteko Andereñoen Egoitza eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Andereñoen Egoitza (Residencia de Señoritas[2]), Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoen Hedakuntzarako Batzordeak ireki zuen Madrilen, eta Maria Maeztu izan zen berau antolatu eta zuzentzearen arduraduna 1915 eta 1936 bitartean. Bertan beste herrialdeetan hezkuntza eta pedagogia arloan  ematen ari ziren berrikuntzak aplikatu zituen. 1918an Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoen Hedakuntzarako Batzordeak martxan jarritako Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen (Insituto-Escuela) sailetako baten zuzendaritzan ere lanean jardun zen aldi berean.

Smith College emakumezkoen unibertsitateak (Northhampton, Massachusetts) Honoris Causa doktore izendatu zuen 1919an. Hizlari bizia zen eta hainbat hitzaldi eman zituen bai estatuan, bai atzerrian.

Lyceum Club Femenino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Maeztuk 1926tik aurrera Lyceum Club Femenino delakoa sortu eta zuzendu zuen, Europan dagoeneko existitzen zirenen antzekoa. Elkarte mistoa sortu nahi bazuen ere, Europan indarrean zegoen nazioarteko araudia onartu behar izan zuen. Elkartearen helburua emakumeen talde izpiritua bultzatzea eta emakume ezkonduei etxeko ormetatik haratago leku bat eskaintzea ere bazen. Joera guztietako 150 bazkiderekin inauguratu zen. Nazioarteko ereduari jarraiki, hainbat sail eratu ziren: Literatura, Zientziak, Arte Plastikoak eta Industrialak, Gizartea, Musika eta Nazioartekoa. Maria Maeztuk antolatzen zituen estatuko zein atzerriko intelektual, zientzialari eta artisten ikastaro, hitzaldi, kontzertu eta erakusketak;  García Lorca, Rafael Alberti, Jacinto Benavente eta Unamunorenak, besteak beste.

Presidenteordeak izan ziren: Isabel Oyarzábal eta Victoria Kent; idazkaria, Zenobia Camprubí; idazkariordea, Hel Phipps; diruzaina, AmaliaGalinizoga; liburuzaina, María Martos de Baeza.

Primo de Riveraren diktaduran Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo de Riveraren diktaduran, beste 12 emakumerekin batera eta bere anaia Ramiroren babesarekin, Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kide izatea onartu zuen, hezkuntzaren atalean. Beranduago, 30. hamarkadan, Hezkuntza Publikorako Batzordearen eta Kulturako Batzorde Nazionalaren kide izan zen.1932an unibertsitate irakaskuntzari ere ekin zion, Unibertsitate Zentraleko Filosofia eta Letretako Fakultateko Pedagogia Sail sortu berrian.

Erbestea Argentinan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an Espainiako Gerra Zibila hastean bere anaia Ramiro (nazionalismo eskuindarrekoa) errepublikaren aldekoek fusilatu zuten.  Andereñoen Egoitzaren zuzendaritzatik  baztertua (iturri batzuetan dimisioa aurkeztu zuela aipatzen da), Espainiatik Buenos Aireserea joan zen. Bertan jarri zen bizitzen eta hango Unibertsitatean Hezkuntzaren Historiako katedra eman zioten, hil zen arte bete zuena. Bere anaia Gustavoren hiletara itzuli zen Espainiara, 1947ko otsailean, baina ostera Buenos Airesera bueltatu zen eta bi urte beranduago hil zen bertan. Bere hilotza aberriratua izan zen Lizarrako familiaren mausoleora.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia de la cultura europea. La edad moderna: grandeza y servidumbre. Intento de ligar la historia pretérita a las circunstancias del mundo presente, Buenos AIres: Juventud Argentina, Bibl. de la Esfinge. (Libros para la Mujer), 1941.
  • «La Pedagogía en Londres y las escuelas de párvulos». Egile Batzuk: Anales de la Junta para la Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas, Madril, Impr. y Encuadernación E. Raso, 1909, I. liburuki, 8.memoria.
  • El problema de la Ética: la enseñanza de la moral.
  • El trabajo de la mujer: nuevas perspectivas: conferencias pronunciada el día 8 de abril de 1933 Madril: Escuela de Enfermeras del Hospital Central de la Cruz Roja Española, 1933.
  • Antología. Siglo XX. Prosistas españoles. Semblanzas y comentarios. Madril: Espasa-Calpe, 1943.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FRUCTUOSO RUIZ DE ERENCHUN, María Cristina. María de Maeztu Whitney. Una Vitoriana Ilustre. Gasteiz: Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea, 1999.
  • ALTUNA DE MARTINA, Angeles de Dios. María de Maeztu:tras sus pasos en la Argentina. In Zabala Agirre, Jose Ramon. Non zeuden emakumeak? La mujer vasca en el exilio de 1936. Donostia: Saturraran, 2007. 383-408 or. ISBN: 978-84-934455-2-2.
  • CUEVA, Almudena de la, MÁRQUEZ PADORNO, Margarita (eds.). Mujeres en vanguardia: la Residencia de Señoritas en su centenario (1915-1936). Madrid: Publicaciones de la Residencia de Estudiantes, 2015. ISBN 978-84-939988-6-8.
  • LASTAGARAY ROSALES, María Josefa. María de Maeztu Whitney: una vida entre la pedagogía y el feminismo. Madrid : La Ergástula, 2015. ISBN 978-84-16242-14-6.
  • MARTÍNEZ MARTÍN, María Ascensión. Transformando la sociedad: historia del Forum Feminista María de Maeztu. Vitoria-Gasteiz: Forum Feminista María de Maeztu, 2007.
  • PÉREZ VILLANUEVA TOVAR, Isabel. María de Maeztu: una mujer en el reformismo educativo español. Madrid : Universidad Nacional de Educación a Distancia, 1989. Aula Abierta, 44. ISBN 978-84-362-2438-2
  • RODRIGO, Antonina and ROIG, Montserrat. Mujeres para la historia: la España silenciada del sigloXX. Madrid: Compañía Literaria, 1996. ISBN 978-84-8213-030-9.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.