Juanin Bilbao
Juanin Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1900eko irailaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | ezezaguna (123 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria, atleta eta xabalinaria |
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Altuera | 178 zentimetro |
Juan Bilbao Mintegi, izengoitiz Juanin (Erandio, 1900eko irailaren 5a - ?), bizkaitar atleta eta futbolaria izan zen, atzelari moduan aritzen zena. Bi aldiz atera zen xabalina jaurtiketako Espainiako txapeldun, 1923an eta 1924an.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Juan Bilbao Erandion jaio zen,[1] 1900eko irailaren 16an. Oso gazterik hasi zen jokatzen Erandio Klubean, 1915 aldean, atzelari postuan. 1922-23 denboraldian, Iruñera joan baitzen lanera, Osasunako jokalari bilakatu zen.[1] 1925eko urriaren 4an jokatu zuen lehenbiziko partida Espainiako selekzioarekin, Hungariaren kontra, Budapesteko Ferencváros estadioan. 1926an Athletic Clubek kontratatu zuen,[oh 1] eta bost denboraldi egin zituen bertan. 1929-30 denboraldian, Espainiako liga eta kopa irabazi zituen Bizkaiko taldearekin.[2][3]
Atletismoan ere nabarmendu zen, 100 metroko lasterketan eta, batez ere, xabalina jaurtiketan. Bi aldiz nagusitu zen proba horretako Espainiako txapelketan, 1923an eta 1924an, eta bitan hobetu zuen estatuko errekorra: 43,61 1923an eta 45,72 1924an. 1925ean, Euskadiko marka berria ezarri zuen, 47,04 metroko jaurtiketa baten bitartez. 1941ean, Osasunako entrenatzailea izan zen.[4]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Erandio | 1915–1923 |
Osasuna | 1923–1926 |
Athletic Club | 1926–1930 |
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 1925eko apirilaren 5ean, artean Osasunako jokalaria zela, Athletic-ekin aritu zen Boca Juniorsen aurka San Mamesen; Athletic 4 eta 2 gailendu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Juanín, el gran "back" ínternacional. Gran vida, 1925/11/1, 13-15. orrialdeak, hemerotecadigital.bne.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
- ↑ Juanín, primer internacional rojillo. Osasuna 1920, 2013/11/13, osasuna1920.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
- ↑ Juan Bilbao. athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
- ↑ Un campeón de España en jabalina futbolista; el defensa Juanín ganó dos títulos y ostentó el récord español. Noticias de Navarra, 2018/10/24, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1900eko jaiotzak
- Heriotza urte ezezaguna
- Bilbotarrak
- Bizkaiko gizon futbolariak
- Osasunako futbolariak
- Euskal Herriko gizon atletak
- Xabalina jaurtitzaileak
- Athleticeko futbolariak 1920ko hamarkadan
- Erandio Klub Kirol Elkarteko futbolariak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak