Julen Atxurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Atxurra

Bizitza
JaiotzaLekeitio1959ko otsailaren 3a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Pototo

Julen Atxurra Egurrola (Lekeitio, 1959ko otsailaren 3a), Pototo ezizenaz ezaguna, etakidea izan zen. Guardia Zibilaren arabera, Juan Luis Agirrerekin batera bera izan zen Jose Antonio Ortega Lara bahitzea agindu zuena eta bahiketa burutu zuen taldearen arduradun nagusia. Bahiketa agintzeagatik 32 urteko espetxeko kartzelaldira zigortuta dago.[1][2]

Atentatuan partaidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadako logistika burua eta Etakide nabarmena zela ziurtatu zuten Espainiako segurtasun indarrek. Mayor Orejak, sasoi hartako Espainiako Barne Arazoetako Ministerioko buruak ETAko hirugarren buruzagia zela ziurtatu zuen.[3][4][5]

Urte batzuk lehenago, 80. hamarkadan 'Bizkaia' komandoaren kidea izan zen. Bilboko San Adrian auzoan 1986ko urriaren 28an Julio Sánchez Rodríguez polizia espainarraren erailketan parte hartu zuen. Bere hatz markak atentatua egin baino lehenago lapurtutako taxian agertu ziren.[6]

Frantziako kartzeletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an uztailaren 23an atxilotu zuten Lasseuben eta "gaizkileen elkartekoa" zelaren salaketapean, izen honen pean egiten den kartzela zigorrik handiena ezarri zion, hamar urte.[7] Frantziak 2019rarte euskal preso politikoei ezarri zien sakabanaketaren ondorioz Frantzian egon zen bitartean espetxe aldaketa asko izan zituen. Fresnes, La Sante, Fleurie, Moulins-Yezeure, Arles eta Marseillako espetxeetan egon da besteak beste. 2002ko apirilean, 2004ko irailean eta 2006ko apirilean Espainiara entregatu zuten hainbat epaiketatan parte hartzeko. Gero, Frantziako Saint Maureko kartzelara bidali zuten.[8] 2013ko azaroan, Fresneseko kartzelatik Madrilera extraditatu zuten.[9]

2004ko gose greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Rouengo kartzelan zegoen preso Atxurra, eta bakartuta zeukaten. Bakartzetik ateratzeko hasi zuen gose greba eta horrela egon zen 45 egun. Senarraren egoera larria ikusita, eta Frantziako agintariek aintzat hartzen ez zutenez, egoerak berean jarraitzekotan berak ere gose greba hasiko zuela iragarri zuen Christelle Atxurra emazteak. Gainera, Christellek diabetesa zuen, eta neurri horrek oso ondorio larriak izan zitzakeen.

Rouendik Fresnesko espetxeko erietxera eraman zuten Atxurra, oso ahul baitzegoen eta edaten zuen ura ere goitik botatzen baitzuen.[10] Frantziako Fresneseko espetxean artatu zuten medikuek uste zuten atzera bueltarik ez zuten ondorioak utziko zizkiola baraualdiak.

2004ko martxoaren 16an, eguerdian normaltasunez bisitatu ahal izan zuen Christelle Atxurra emazteak, eta horren ondoren erabaki zuen gose greba etetea.[11]

Espainiako kartzeletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022erarte Espainiak euskal preso politikoei ezarri zien sakabanaketaren ondorioz Espainiaratu eta berehala urrundu zuten Cadizeko El Puerto de Santa Maríako espetxera eta bertako Puerto I kartzelan egon zen.

2020ko maiatzaren 13an buruko isuri bat izan zuen. Isuriaren ondorioz eta gaisotasuna hobeto osatzeko asmoz, 2020ko ekainean Aranjuezeko espetxera lekualdatu zuten.[12]

2021. urteko urtarrilean Espetxeetako Zuzendaritzak Madrilgo Aranjuezetik Kantabriako El Duesora eramango zutela iragarri zuten. eta baita ere (lehenengo graduan 25 urte egin ostean) bigarren gradura igaroko zutela.[13][14] Lekualdaketa hiru hilabete eta erdi beranduago gauzatu zen 2021eko maiatzaren 10ean eta etxetik 120 bat kilometrora hurbildu zuten. Goizean atera zuten Madrid VI-Aranjuez espetxetik anbulantzian, eta zazpi bat orduko bidaia egin ostean, arratsaldean ailegatu zen. “17:00ak bueltan gurasoei deitu die telefonoz, ailegatu dela esateko”.[15]

2022ko urriaren 13an Espainiako Espetxe Erakundeko Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailak beste 11 euskal presoren Euskal Herriratzea adostu zuten Julen Atxurra tartean zela.[16]

Buruko isuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko maiatzaren 13an buruko isuri bat izan zuen eta gorputzaren ezker aldean eragin zizkion kalteak: besteak beste, belaunean eta oinean, baita eskuko behatzetan ere.

Egoera larria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeratek salatu zuen egoeraren larritasuna. Izan ere, Atxurrak 24 urte darama espetxean: Urrunduta eta lehen graduan. Gainera, 60 urtetik gora ditu. Bestalde, koronabirusak eragindako ziurgabetasuna ere nabarmendu zuen Etxeratek: "Senideek albiste txar hori jaso izateaz gain, inpotentzia gehitu behar zaio, ezin baitute zuzenean harremanetan jarri. Kezka handiagoa sortzen du egoerak ezjakintasunagatik eta ospitaleratzea presazkoa izateagatik". Hain justu, larrialdi egoera ezarri zenetik, presoek ez dute aukerarik izan senideen bisitarik edukitzeko.

Bestalde, Etxeratek jakinarazi zuen koronabirusa dela eta berrogeialdian ezarri zutela Atxurra, ospitaletik espetxera itzultzean. "Badakigu zailtasunak izango direla presoaren osasunerako eskubidea bermatzeko eta osatzeko behar dituen neurriak hartzeko", gaitzetsi zuen presoen senideen elkarteak.[17]

Isuriaren ondorioz eta gaisotasuna hobeto osatzeko asmoz, 2020ko ekainean Aranjuezeko espetxera lekualdatu zuten.[12]

Julen Euskal Herrira "hurbildu" zutelaren arira, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak hurbilketa honen aurkako hitz gogorrak esan zituen.[18]

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atzera bota zuen Julen Atxurrak eta ETAko beste hiru presok eta GRAPOko beste batek zigor metaketaren harira aurkeztutako auzi-eskeak. Frantziako espetxeetan igarotako urteak Espainian bete beharreko zigorretatik kentzeko galdegiten zuten eskatzaileek. Estrasburgon egoitza duen auzitegiak, baina, aukera hori baztertu eta Espainiako justiziaren irizpidea eman zuen ontzat.

Argudiatu zuenez, "eskatzaileek zigor metaketa eskatu zutenean, Espainiako zuzenbideak ez zuen aurreikusten, arrazoizko modu batean, Frantzian betetako zigorrak kontuan hartuko zirenik 30 urteko gehieneko zigorraren iraupena zehaztean". Beraz, betiere Estrasburgoren iritzian, presoek aurkeztutako auzi-eskeek ez dute "inolako oinarririk".[19]

Nahiz eta egunkari eta eragile askoren iritzian Estrarburgok Julen (eta besteei) arrazoia emango ziela aurreikusi, Auzitegi hau Julenen interesen aurka agertu zen.[20][21][22]

2030ean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.[16]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian atxilotu zutenean Manuel Sánchez Corbí Guardia Zibil torturatzaileak parte zuzena izan zuen.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.berria.eus/albisteak/51173/intildeaki-gracia-arregi-atxilotu-du-guardia-zibilak-behobian.htm
  2. https://cadenaser.com/ser/2005/07/29/espana/1122594617_850215.html
  3. https://elpais.com/diario/1996/07/24/portada/838159201_850215.html
  4. https://elpais.com/diario/1996/07/24/espana/838159217_850215.html
  5. https://www.ideal.es/granada/20071202/espana/decidio-2002-atentar-francia-20071202.html
  6. https://elpais.com/diario/2002/07/17/espana/1026856803_850215.html
  7. https://elpais.com/diario/2000/02/22/espana/951174025_850215.html
  8. https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2013/11/06/azaroaren-28-an-estraditatuko-dute-julen-atxurra-pototo-preso-politiko-lekeitiarra/
  9. https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2013/11/28/julen-atxurra-pototo-lekeitiarra-espainiar-estatura-estraditatu-dute/
  10. https://www.berria.eus/albisteak/3806/senarraren-egoera-larria-ikusita-gose-grebari-ekiteko-prest-da-julen-atxurraren-emaztea.htm
  11. https://www.berria.eus/albisteak/3831/gose-greba-bertan-behera-utzi-du-julen-atxurrak.htm
  12. a b https://elpais.com/espana/2020-06-10/interior-autoriza-el-traslado-de-cuatro-presos-de-eta.html
  13. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/7791945/etako-bi-preso-zaballara-eraman-eta-beste-hiru-gerturatu-dituzte/
  14. https://www.elmundo.es/espana/2021/01/22/600afca9fdddff92398b4648.html
  15. https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2021/05/10/gaur-lekualdatu-dute-julen-atxurra-pototo-preso-lekeitiarra/
  16. a b https://www.berria.eus/albisteak/219416/beste-11-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm
  17. https://www.berria.eus/albisteak/181828/julen-atxurra-euskal-presoak-buruko-isuri-bat-izan-du.htm
  18. https://www.antena3.com/noticias/espana/polemica-por-el-traslado-de-prision-del-etarra-julian-achurra-egurola-a-aranjuez-tras-sufrir-un-ictus_202006115ee2422da58c260001672ec7.html
  19. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6635003/estrasburgok-baztertu-ditu-zigor-metaketen-harira-jarritako-eskariak/
  20. https://www.elperiodico.com/es/politica/20181007/estrasburgo-ultima-sentencia-excarcelar-presos-eta-7075458
  21. https://cronicaglobal.elespanol.com/politica/estrasburgo-ultima-sentencia-excarcelar-21-etarras_172460_102.html
  22. https://www.publico.es/tag/julen-atxurra-egurrola[Betiko hautsitako esteka]
  23. https://www.elconfidencial.com/espana/2020-11-01/eta-pototo-euskadi-terrorismo-vasco_2813260/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]