Julio González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio González
Juli Gonzalez Pellicer-1912.jpg
(1912)
Bizitza
Izen osoaJulio Luis Jesus González Pellicer
JaiotzaBartzelona1876ko irailaren 21a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaArcueil1942ko martxoaren 27a (65 urte)
Familia
AitaConcordio González Puig
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea eta zeramikaria
Lantokia(k)Montparnasse eta Paris
InfluentziakPablo Picasso
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua

Julio González i Pellicer (Bartzelona, 1876ko irailaren 21a - Arcueil, Frantzia, 1942ko martxoaren 27a) espainiar eskultore eta margolaria izan zen.

Kubismoaren  eta surrealismoaren mugimenduei loturik bizi izan zen. 1900ean heldu zen Parisera, eta Montparnasseko auzo kosmopolitan egin zuen bere ibilbide eskultoriko osoa. Harreman estuak izan zituen espainiar exiliatuekin aldi berean 1928tik eta 1932 arte izango du, bereziki, Pablo Picassorekin harremana. Elkarlan emankorra izan zuten biek, eta teknika berriak erabili zituzten eskultura kubistari aplikatutako burdinaren soldaduran. Bere izena Picassoren itzalpean gelditu arren, lengoaia artistiko berezia garatu zuela azpimarratu behar da. 1930tik aurrera Julio González burdinazko eskultura modernoaren aitzindaritzat jo izan da, teknika horietan bide egingo zuten beste artista askoren inspirazio iturri. Aipa ditzakegu besteak beste David Smith, Eduardo Chillida eta gerora beraren suhi izango zen Hans Hartung margolari alemaniarra, beraren alaba Robertarekin ezkondua Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1939an.