Károly Huszár
Károly Huszár | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1928 - 1934
1919ko azaroaren 24a - 1920ko martxoaren 15a ← István Friedrich - Sándor Simonyi-Semadam (en) →
1910 - 1918 Hautetsia: 1910-1918 legislative term (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Schorn János Károly | ||||||
Jaiotza | Nussdorf (en) , 1882ko irailaren 10a | ||||||
Herrialdea | Hungaria | ||||||
Lehen hizkuntza | hungariera | ||||||
Heriotza | Budapest, 1941eko urriaren 29a (59 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | hungariera alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Budapest | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Catholic People's Party (Hungary) (en) Unity Party (en) Christian National Union Party (en) | ||||||
Károly Huszár, Károly Schorn jaioa (Viena, 1882ko irailaren 10a – Budapest, 1941ko urriaren 27a) hungariar politikaria izan zen. Hungariako estatuburu eta lehen ministroa izan zen 1919tik 1920ra.
Irakasle izateko ikasi zuen eta 1903tik nekazari sozialista kristauen mugimenduan parte hartu zuen. 1910 eta 1918 artean Alderdi Nazional Kristauaren diputatua izan zen Hungariako parlamentuan eta Néppart egunkariko editore burua izan zen. Boluntario borrokatu zuen Austria-Hungariako armadan Lehen Mundu Gerrako hainbat frontetan. János Hadiken gobernuan Hezkuntza eta Erlijioen ministroa izan zen.
1919ko martxoan atxilotu zuten Hungariako Sobietar Errepublika ezarri ondoren, eta gero Vienan erbesteratu zen. Sobietar Errepublika amaitu ondoren, Hezkuntza eta Erlijio ministro izan zen berriro István Friedrichen gobernuan 1919ko abuztutik azarora bitartean.
1919ko azaroaren 14an koalizio gobernua osatu zuen. 1920ko urtarrilean, jabe txikien alderdiak irabazi zituen hauteskundeak ospatu ziren, monarkiaren berrezarpenaren aurkakoa zena. Martxoan Miklós Horthy erreinuko erregeorde bihurtu zen.
Huszárreko gobernuak Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen. 1920ko martxoan dimisioa eman zuen, bake-ituna ez sinatzeko.
1920tik 1928ra Batzar Nazionaleko diputatu eta presidenteorde izan zen. 1928 eta 1934 artean Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko presidentea izan zen.