László Kövér
Itxura
László Kövér (Pápa, 1959ko abenduaren 29a) hungariar politikaria da.
Fidesz alderdiko kide sortzailea izan zen eta diputatua da 1990etik. Hungariako Biltzar Nazionaleko presidentea da 2010etik.
Bi aldiz izan da Hungariako jarduneko presidente. Lehenengoa, 2012ko apirilaren 2tik maiatzaren 9ra, Pál Schmitt presidenteak dimisioa eman ondoren, eta bigarrena, 2024ko otsailaren 26tik martxoaren 5era, Katalin Novák presidenteak dimisioa eman ondoren.