Lajos Kossuth

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lajos Kossuth
Vastagh Portrait of Lajos Kossuth.jpg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea


Hungariako presidentea

- Artúr Görgey
Hungariako lehen ministro


Lajos Batthyány - Bertalan Szemere
Bizitza
Jaiotza Monok1802ko irailaren 19a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Turin1894ko martxoaren 20a (91 urte)
Hobiratze lekua Fiumei Street Cemetery
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, kazetaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Budapest

Lajos Kossuth de Udvard et Kossuthfalva (Monok, Austria-Hungaria, 1802ko irailaren 19a - Turin, Italiako Erresuma, 1894ko martxoaren 20a) hungariar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, diputatu hautatu zuten. Parlamentuan, 1832tik 1836ra bitarteko urteetan izandako eztabaidak plazaratu zituen eta, ondorioz, atxilo hartu eta espetxeratu egin zuten. Aske geratu zen 1840. urtean, eta Pesti Hirlap egunkaria sortu zuen, eta haren zuzendari izan zen 1841-1844 bitartean. Handik gutxira, Austriarekiko merkataritzari boikota egitea eskatzen zuen defentsarako elkartea sortu zuen, eta diputatu egin zuten berriro 1847an.

1848ko Iraultza-garaian, konstituzio bat idatzi zuen, eta Finantza ministroa izan zen, Lajos Batthyányren gobernuan. Vienarekiko harremanak hautsi zirenean, defentsarako batzordeko lehendakaria zen, eta, gudarostea aldeko zuela, Hungaria guztia menderatu zuen. Budapest austriarrek konkistatu zutenean, Debrecen hirira erbesteratu zen, baina Budapestera itzuli zen, Bemeko garaipenari esker, eta Hungariako independentzia aldarrikatu zuen, 1849. urteko apirilaren 14. Errusiarren parte-hartzeak Turkiara erbesteratzera behartu zuen, eta handik Londresa jo zuen.

Italiako Gerran (1859), hungariar legioa osatu zuen, baina ez zuen parte hartzeko betarik izan, gerra berehala amaitu baitzen. Estatu Batuetan bizi izan zen, eta uko egin zion Hungariako gobernuak eskainiriko amnistiari. Turin hirira erretiratu zen betiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lajos Kossuth Aldatu lotura Wikidatan