Árpád Göncz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Árpád Göncz
GönczÁrpád.jpg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1990-05-02 - 1990-08-03
1. Hungariako presidentea

1990-05-02 - 2000-08-04
Mátyás Szűrös Itzuli - Ferenc Mádl Itzuli
2. Speaker of the National Assembly of Hungary Itzuli

1990-05-02 - 1990-08-02
Mátyás Szűrös Itzuli - György Szabad Itzuli
Bizitza
Jaiotza Budapest1922ko otsailaren  10a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest2015eko urriaren  6a (93 urte)
Hobiratze lekua Óbuda Cemetery Itzuli
Familia
Aita Lajos Göncz
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Eötvös Loránd University Itzuli 1944)
Hizkuntzak ingelesa
Hungariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea, itzultzailea eta legelari-poeta
Lantokia(k) Budapest
Jasotako sariak
Kidetza Committee for Historical Justice Itzuli
Hungarian Writers' Union Itzuli
Hungarian PEN Club Itzuli
Hungarian Tolkien Society Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alliance of Free Democrats Itzuli
IMDb nm2304497
www.gonczarpad.hu
Göncz signature.svg

Árpád Göncz (hungarieraz: Göncz Árpád, ˈɡønt͡s ˈaːrpaːd ahoskatua; Budapest, Hungaria, 1922ko otsailaren 10a2015eko urriaren 6a) politikari liberala, hungarierazko idazlea eta itzultzailea izan zen, Hungariako lehendakaria 1990eko maiatzaren 2tik 2000ko abuztuaren 4raino.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren garaian, faxismoaren kontrako mugimenduan parte hartu zuen sorterrian, eta, gerra amaitu zenean, Nekazarien Alderdia sortu zuen 1945eko hauteskundeetarako. Lurjabe txikien interesen ordezkari izatea zuen helburu alderdi horrek.

Hungarian erregimen komunista ezarri zelarik, hainbat lanbidetan jardun zuen. Komunismoaren kontrako 1956ko matxinadaren garaian, atxilotu eta espetxe zigorra ezarri zioten. 1963an, ordea, amnistia eman zuen János Kádár agintariak, eta libre gelditu zen Göncz.

Komunismoaren gainbeheraren ondoren, demokrazia finkatzen hasi zenean, 1988an, Demokrata Askeen Batasuna izeneko mugimendua sortzen parte hartu zuen. 1990eko hauteskundeen ondoren, Hungariako Errepublikako lehendakari izendatu zuten, eta berriro atera zen irabazle 1995ekoetan. Gönczek liberalismoari heldu zion bere agintaldian, eta enpresa txikien sorrera sustatu zuen. 1992an, Hungaria Europar Batasunean sartzeko eskaria egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]