Kandido Izagirre

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kandido Izagirre
Bizitza
Jaiotza Urretxu1913
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arantzazuko santutegia1967 (54 urte)
Lanbidea
Lanbidea hiztegigilea eta monjea
Sinesmenak
Erlijio-ordena Anaia txikerren ordena

Kandido Izagirre Salaberria (izengoitia: Aki; Urretxu, 1913 - Arantzazu, 1967) Gipuzkoar lexikografoa izan zen. Fraide frantziskotarra zen, eta Erriberrin eta Arantzazun egin zituen ikasketak. Euskalerriaren Adiskideak elkartearen buletinean, eta Anuario Julio de Urquijo, Arantzazu, Cantabria Franciscana eta Anales aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Altsasu, Ultzama, Tolosa, Urretxu-Antzuola, Arantzazu eta Erronkari ibarreko euskalkiak jaso zituen bere Iztegiak obran. 1970ean, Izagirre hil ondoren, Luis Villasantek argitara eman zion El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes, bukatu gabe utzi zuen lana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]