Kantabriera (antzinako hizkuntza)
Jump to navigation
Jump to search
Kantabriera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | iparraldeko Hispania |
Hizkuntza familia | |
entitate objektu objektu abstraktu Languoid hizkuntza giza hizkuntza Hizkuntza euroasiarrak Indoeuropar hizkuntzak Zelta hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza kodeak |
Kantabriera antzinako kantabrien hizkuntza galdua da. Adituek zalantzan dute aurreindoeuropar ala indoeuroparra zenetz. Teoria hedatuenen arabera, k. a. VIII. mende inguruan sortu zuten, jatorrizko aurreindoeuropar herrien eta indoeuropar zelten gurutzaketaren ondorioz.[1] Hala ere, badaude Salvador Conejo bezalako adituak, kantabriera, aitzineuskara eta karpetaniera Iberiar penintsulako zeltiberierarekin lotzen dituztenak.[2]
Edonola ere, zalantzazkoa da inguruko hizkuntzekin lotzea eta zeltarren aurreko aitzinkantabriera bazena onartzen dute aditu gehienek.[3]
Teoria nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antonio Tovar aurreindoeuropar substratuaren defendatzaile nagusienetariko bat da (1955), euskarak eta kantabrierak jatorri bera zutela defendatu zuena.[4] Horretarako Kantabriako onomastikan eta toponimian aitzineuskararekin loturiko adibideak proposatu zituen. Hala eta guztiz ere, zelten eragina onartzen du kantabrieran, baita hizkuntza indoeuropar familian sartzeko ere.
- Julio Caro Barojak topaturiko epigrafiari esker indoeuroparra zela esan zuen, gensetan antolatzea zeltar jatorriaren ikurra zela argudiatuz; hala ere, teoriak aurreindoeuropar ezaugarriak lekuz kanpo uzten ditu.[5]
- Eduardo Peralta Labradorrek indoeuropar substratuaren defendatzailea da, K.a. II. milurteko eta k. a. 1000. urte arteko indoeuropar inbasioek sortua zela adieraziz. Bere aburuz, hasierako "p" eta bokal artekoa mantentzea teoriaren euskarri nagusia da.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Cantabria Joven - Historia El pueblo cántabro.
- ↑ Salvador Conejo, Diego (2011) Tierra de carpetanos Visión Libros 315 or. ISBN 9788490111321.
- ↑ Moreno Fernández, Francisco (2005) Historia social de las lenguas de España Ariel 40-41 or. ISBN 9788434482630.
- ↑ Ariza Viguera, Manuel (1989) Manual de fonología histórica del español Síntesis ISBN 978-84-77380535.
- ↑ Peralta Labrador, Eduardo (2003) Los cántabros antes de Roma Espainiako historia errege-akademia 33 or. ISBN 978-84-89512597.
- ↑ Peralta Labrador, Eduardo (2003) Los cántabros antes de Roma Espainiako historia errege-akademia 283 or. ISBN 978-84-89512597.