Kanuto V.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanuto V.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1147 - 1157
Erik III.a Danimarkakoa - Valdemar I.a Danimarkakoa
Bizitza
Jaiotza1129 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Danimarka
HeriotzaRoskilde1157ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaMagnus I of Sweden
AmaRicheza of Poland, Queen of Sweden
Ezkontidea(k)Helena of Sweden (en) Itzuli  (1156 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Estridsen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Kanuto V.a Magnussen (danieraz: Knud V Magnussen) (c. 1129 - Roskilde, 1157ko abuztuaren 9a) Danimarkako erregea izan zen 1146tik 1157ra.

Magnus Nilssen eta Ryksa Poloniakoaren semea izan zen. Erik III.a Danimarkakoaren abdikazioaren ondoren Jutlandiako nobleek Kanuto errege izendatu zuten, Sjaelland eta Eskaniakoek Svend III.a Danimarkakoa errege koroatu zuten bitartean. Hurrengo urteetan Kanutok ez zuen Svend garaitu eta Danimarka osoa kontrolatu. Hala ere, 1147an, bendoarren aurkako gurutzada batean aliatu ziren. Ondoren, berriro borrokatu zuten eta Kanuto garaitua izan zen eta 1150ean Suediara ihes egin zuen. Behin baino gehiagotan erreinua birkonkistatzen saiatu ondoren, Valdemar I.a Danimarkakoarekin aliatu zen eta Svend garaitu zuten. 1157an Kanuto, Svend eta Valdemar elkarrekin gobernatzeko konpromisora iritsi ziren eta Kanutok Sjaelland jaso zuen. 1157an Roskilden ospatu zen bake oturuntzan Kanuto Svenden gizonek hil zuten.

Kanutoren heriotza, Sächsische Weltchronik

Helena Suediakoarekin ezkondu zen, baina ezkontzak ez zuen seme-alabarik izan. Kanutok seme-alabak izan ebezan senar-emazteetatik kanpo, Niels Aarhuskoa eta Valdemar Danimarkakoa gotzaina.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]