Kara Koyunlu leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kara Koyunlu» orritik birbideratua)
Kara Koyunlu leinua
قره قویونلو
1374 – 1468
monarkia
uigur etnia bandera

uigur etnia armarria

Konfederazioaren hedadura maximoa (urdin argia)
Geografia
HiriburuaErciş (udakoa)
Mosul (negukoa)
Tabriz
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (ofiziala)
azerbaijanera
arabiera
ErlijioaXiismoa (dirudienez)
Historia
Aurrekoa
Jalayiridar dinastia
Ondorengoa
Ag Koyunlu leinua

Kara Koyunlu leinua (persieraz: قره قویونلو‎‎​, azerbaijaneraz: قاراقویونلولار‎ Qaraqoyunlular) oghuz leinuen konfederazio bat izan zen 1374 eta 1468 artean gaur egungo Turkiaren ekialdean, Armenian, Azerbaijanen, Iraken eta Iran mendebaldean gobernatu izan zuena[1].

Inperio persiartua izan zen, hizkuntza, kultura, literatura eta arteari dagokionez eta sunismoa zen erlijio nagusia[2]. Ardi Beltzaren turkomaniarrak ere esaten zitzaien.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kara Koyunlu konfederazioa gobernatu zuen familia Yima leinu oghuztarrekoa zen. XIV. mendearen hasieran Van aintzira inguruko lurrak eta Mosul hiriaren eskualdea haien menpe zuten.

Garai hartan Bagdaden hiriburu zuen Jalayiridar sultanerriko menpekoak ziren eta 1374an matxinatu eta Kaera Yusuf liderrak Tabriz konkistatu zuen Kara Koyunlu leinuaren aroa hasiz. 1400an Tamerlan konkistatzaileak Kara Koyunlutarrak garaitu zituen eta Kara Yusufek Egiptora ihes egin behar izan zuen. Tamerlanek ordea atxilotzea lortu zuen eta Damaskon Kara Yusuf eta Jalayiridarren sultana zen Ahmad Jalayir elkartu zituen. Lurrak banatu zituzten orduan, Kara Yusufek Azerbaijan ingurua hartu zuen eta Ahmad Jalayirrek Bagdad ingurua.

1410an Kara Koyunluk Bagdad erasotu eta konkistatu zuen Jalayiridar dinastiari amaiera emanez. Ilkhanerriaren amaiera ere izan zen bide batez. Hurrengo hamarkadetan oghuz tirkiarrek populatu zuten eremu berria. 1420an hil zen Kara Yusuf.

Hurrengo agintari handia Jahān Shāh izan zen eta egin zuen aurreneko gauza timurtarren sultana zen Shāh Ruj Mirzārekin bake ituna sinatzea izan zen. 1447an Shāh Ruj Mirzā hil zen eta Kara Koyunlutarrek Iraken lurralde zabalak eta Arabiar penintsulako mendebaldeko ertza anexionatu zituzten[3]. 1466an Ag Koyunlu leinuaren Diyarbakır hiriburua hartu nahi izan zuen. Kara Koyunlu leinuaren antzeko oghuz konfederazioa zen eta "Ardi zuriaren turkomaniarrak" esaten zitzaien Kara Koyunlurekin bereizteko. Ardi beltzek ekialderantz hedatu nahi zuten eta ardi zuriak mendebalderantz zabaltzen ari ziren[4]. Jahān Shāhen egitasmoa ordea porrot handia ezezik erreinuaren amaiera izan zen, 1468an Ag Koyunlutarren Uzun Hasanek garaitu baitzituen eta Kara Koyunlutarren lurrak eskuratu baitzituen, Kara Koyunlu leinuari amaiera emanez.

Gobernua eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik izan ziren Jalayiriden eta Ilkhaniden sistema jarraitu zuen Kara Koyunlu leinuak. Kara Yusufek agintea hartu zuenetik "sultan" titulua erabili zuten enperadoreek. Inoiz bahadur, khan, khagan edo padishah ere agertzen dira testuetan[5]. Inperioko probintzien agintariak şehzade edo bey ziren eta hauek lurralde txikiagoak eramaten zituzten divan-ak zituzten azpian.

Kultura persiarra zuten eta persiera zen gorteko hizkuntza ofiziala[6]. Hori erabiltzen zuten diplomazian eta literaturan ere[7]. Mamelukoekin harremanetarako zerabiltzen hizkuntza ordea arabiera zen. Jahān Shāh sultanak poesia ugari idatzi zituen, azerbaijaneraz eta persieraz. Azkenik Abu Bakr Tehranik Kitab-i Diyarbakriyya liburua persieraz idatzi zuen. Bertan Kara Koyunlu eta Ag Koyunlu leinuen historia kontatzen du[8].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Kara Koyunlu | History, Meaning, & Capital | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  2. (Ingelesez) Arjomand, Saïd Amir. (2016-06-08). «Unity of the Persianate World under Turko-Mongolian Domination and Divergent Development of Imperial Autocracies in the Sixteenth Century» Journal of Persianate Studies 9 (1): 1–18.  doi:10.1163/18747167-12341292. ISSN 1874-7167. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  3. Bosworth, Clifford Edmund. (1967). The Islamic dynasties : a chronological and genealogical handbook. Edinburgh : University Press (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  4. The Encyclopedia of world history : ancient, medieval, and modern, chronologically arranged. (Sixth edition [revised and updated]. argitaraldia) 2001 ISBN 0-395-65237-5. PMC 46660607. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  5. (Turkieraz) «KARAKOYUNLULAR» TDV İslâm Ansiklopedisi (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  6. Price, Massoume. (2005). Iran's Diverse Peoples: A Reference Sourcebook. ABC-CLIO.
  7. (Ingelesez) Minorsky, V.. (1954-06). «Jihān-shāh Qara-qoyunlu and his Poetry (Turkmenica 9)» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 16 (2): 271–297.  doi:10.1017/S0041977X00105981. ISSN 1474-0699. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  8. (Turkieraz) «KİTÂB-ı DİYARBEKRİYYE» TDV İslâm Ansiklopedisi (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]