Karen Blixen
Baroness Karen von Blixen-Finecke (Rungsted, Sjaelland, 1885eko apirilaren 17a - Rungsted, 1962ko irailaren 7a) Isak Dinesen ezizeneko idazle danimarkarra izan zen, herrialde hartako XX. mendeko egilerik ezagunenetarikoa. Ingelesez idazten zituen haren lanak, eta gero danierara Dinesenek berak itzultzen zituen, "Out of Africa" ("Afrikatik at") izanda bere libururik ezagunena.
Juan Mari Mendizabal bere lanen itzultzaile da, eta Elkar argitaletxean plazaratu zuen Dinesen-en "Patuaren Pasadizoak". Liburuaren jatorrizko izenburua "Skaebne-Anekdoter" zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Seven Gothic Tales", (1934).
- "Out of Africa", (1938). 1985ean Sydney Pollack zuzendari estatubatuarrak pelikula arrakastatsua egin zuen Dinesenen liburuan oinarrituta.
- "Winter's Tales", (1942).
- "The Angelic Avengers", (1947).
- "Last Tales", (1957).
- "Skaebne-Anekdoter" (1958), "Babbettes's feast" ipuina barne, zinemara Gabriel Axelek eraman zuena.
- "Shadows on the Grass", (1960).
- "Ehrengard", (1963).
Isak Dinesen-en lan gehienak euskarara itzuli gabe daude oraindik.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karen Blixen ![]() |
(Ingelesez) Karen Blixeni buruzko webgunea