Karlos II.a Errumaniakoa
Itxura
Karlos II.a Errumaniakoa (errumanieraz: Carol al II-lea al României; Sinaia, 1893ko urriaren 15a - Estoril, 1953ko apirilaren 4a) Errumaniako erregea izan zen 1930etik 1940ra arte. Fernando printzearen semea zen. Magda Lupescurekin harremanak izateagatik aginpidea utzi behar izan zuen eta, aita hil ondoren, Migel bere semea errege bilakatu zen, aita 1930ean itzuli zen arte. Bere agintaldian erregimena alemaniarren alde egin zuen eta 1940an Ion Antonescuk kargua ukatzera behartu eta erbesteratu zen.
| Artikulu hau Errumaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |