Ion Antonescu
Itxura
Ion Victor Antonescu (/iˈon antoˈnesku/ ahoskatua; Piteşti, Valakia, 1882ko ekainaren 15a – Jilava, 1946ko ekainaren 1a) errumaniar marexal eta politikaria izan zen. Armadako buruzagi nagusi 1933. urtean, 1938an Gerra ministro izendatu zuten, eta 1940an utzi zuen kargua, erregearen aurkari agertu ondoan. Mikel I.aren erreinaldian, Antonescuk aginpidea hartu eta diktadura faxista ezarri zuen, bere burua conducător izendatuz. Alemaniako nazien laguntzaz, Sobietar Batasunaren aurkako gerra abiarazi eta Besarabia eta Bukovina probintziak berreskuratu zituen. 1944. urtean, errusiarrak Errumanian sartu eta atxilotu eta gero, herri-auzitegi batek epaitu eta fusilatu zuen Antonescu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1882ko jaiotzak
- 1946ko heriotzak
- Errumaniako militarrak
- Marexalak
- Errumaniako politikariak
- Nazien kolaboratzaileak
- Diktadoreak
- Gerra-presoak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Errumaniako ekialdeko ortodoxoak
- Antikomunistak
- Fusilatuak
- Argeș konderriko jendea
- Filmatutako exekuzioak
- Gerra krimenengatik exekutatutakoak
- Exekutatutako politikariak
- Antisemitismoa Errumanian
- Antiziganismoa Errumanian
- Ekialdeko Ortodoxia eta eskuin muturreko politika
- Holokaustoaren eragileak Errumanian
- Errumaniako Lehen Ministroak
- Burdinazko Gurutzearen Zaldunen Gurutzea jaso dutenak