Karlos VI.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos VI.a Frantziakoa
Charles VI de France - Dialogues de Pierre Salmon - Bib de Genève MsFr165f4.jpg
Frantziako erregea

1380-09-16 - 1422-10-21
Karlos V.a Frantziakoa - Karlos VII.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Paris1368ko abenduaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1422ko urriaren  21a (53 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua : malaria
Familia
Aita Karlos V.a Frantziakoa
Ama Joanna of Bourbon
Ezkontidea(k) Isabeau of Bavaria Itzuli  (1385-07-17 -  1422-10-21)
Bikotea(k) Odette de Champdivers Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Valois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Antzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Western Christianitya Itzuli

Karlos VI.a Frantziakoa (Paris, 1368ko abenduaren 3a - Paris, 1422ko urriaren 21a), Zoroa (frantsesez: le Fol edo le Fou) eta Maitatua (frantsesez: le Bien-Aimé) ezizenez ezaguna, 1380-1422 bitartean Frantziako erregea izan zen. Ehun Urteko Gerrak markatu zuen bere erreinaldia. Ezizena pairatzen zuen eskizofreniatik zetorkion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos V.a Frantziakoa eta Joana Borboikoa izan zituen gurasoak. Gobernu oneko erregea izan zen, erotu zen arte (1392). Handik aurrera gerra zibila piztu zen Frantzian (Armagnactarrak eta Borgoinatarrak). Henrike V.a Ingalaterrakoak Borgoinatarren alde egin zuen, eta Azincourteko gudua (1415) irabazi zuen. Bere erreinaldiaren bukaeran Troyesko hitzarmena sinatu zuen, bere semea gaitzetsi eta oinordeko Henrike V.a izendatuz.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos 1385ean Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. Hamabi seme-alaba izan zituzten:

  • Karlos (1386-1386)
  • Joanes (1388-1390)
  • Elisabet (1389-1409), Rikardo II.a Ingalaterrakoa eta Karlos Orléanskoarekin ezkondu zena.
  • Joana (1391-1433), Joanes VI.a Bretainiakoa ezkondu zuena.
  • Karlos (1392-1401)
  • Maria (1393-1438), moja
  • Michelle (1395-1422), Filipe Borgoinakoarekin ezkondu zena.
  • Luis (1397-1415)
  • Joanes (1398-1417)
  • Katalina (1401-1438), Henrike V.a Ingalaterrakoa eta Owen Tudorrekin ezkondu zena.
  • Karlos (1403-1461), oinordekoa
  • Filipe (1407-1407)

Odette Champdiverskoa maitalearekin Margarita alaba izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Karlos V.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1380-1422
Ondorengoa
Karlos VII.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VI.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan