Edukira joan

Karmelo Etxenagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmelo Etxenagusia

apezpiku tituludun

1995eko irailaren 8a -
Elizbarrutia: Auzegera (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1995eko irailaren 8a - 2008ko otsailaren 5a
Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaIurreta1932ko apirilaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBegoña
HeriotzaBilbo2008ko azaroaren 6a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: karmelo-etxenagusia-uribe-1932-2008

Karmelo Etxenagusia Uribe (Iurreta, 1932ko apirilaren 24a - Begoña, Bilbo, 2008ko azaroaren 6a) euskal idazle eta apaiza izan zen. 1965etik euskaltzain urgazle izan zen eta 1995etik 2008ra Bilboko elizbarrutiko gotzain laguntzaile.

Iurretan jaioa, apaiz ikasketak Gordexola, Artea eta Gasteizko seminarioetan egin zituen. 1955ean apaiztu zen Begoñan eta ondoren Derio seminarioko irakasle izendatu zuten. Geroago Madrilen eta Erroman jarraitu zituen ikasketak.

Gaztetatik izan zuen euskara lantzeko grina. Besteak beste, bizkaierako klasikoak, Orixe, Lizardi, etab. irakurtzen ikasi zuen euskara literarioa. 1967an seminarioko ikasketetan euskara ikasgai bihurtu zuten eta Etxenagusia izan zen irakasle. 1969an, Mikel Zaraterekin batera, Derioko Udako Ikastaroak sortu zituen, helduen alfabetatzea bultzatzeko. Aldi berean, ikastaro horien inguruan sortu zen Labayru ikastegiaren sortzaile eta bultzatzaile esanguratsuenetakoa izan zen.

Bilboko elizbarrutian liturgia lanak euskaratzen jardun zuen, beste euskal elizbarrutietako hainbat kideren lankidetzaz, besteak beste, Manuel Lekuona, Lino Akesolo, Joan Mari Lekuona, Joxe Mari Aranalde, etab.

1995eko irailaren 8an Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuten eta kargu horretan iraun zuen 2008ko apirilean erretiratu zen arte. 2008ko azaroaren 6an hil zen Begoñako Andre Maria Zuriaren ospitalean, uste gabeko gaixoaldi baten ondoren.

Begoñan bizi izan luzaroan, lehenengo Errefujioko komentuan (1965etik edo). Begoñako parrokoa ere izan zen eta gotzain laguntzailea izan zenean ere basilikaren ondoan dagoen Ejerzizio etxean bizi izan zen.

Euskaltzain urgazle eta ohorezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1965eko irailaren 24an, eta ohorezko euskaltzain 1998ko apirilaren 24an.[1] Harreman ez estu-estua baina ona izan zuen Euskaltzaindiarekin. Hainbat batzarretan parte hartu zuen eta euskararen onerako ziren ekitaldietan ez zeukan erreparorik laguntzeko. 1968an Euskaltzaindiak Arantzazun euskara batua arautzeko egin zuen batzarrean egon zen, kasurako.

Ipuinak, bertsoak, herri kantuak etxean entzun eta ikasiak zituen Karmelok txiki-txikitatik. Bere liburuan Gabonetan Abendu kantetan etxerik etxe ibiltzen ziren gazte taldeak eta urteberriko kantuak gogoratzen ditu.

Artikuluak aldizkarietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

euskal Herriko historiaz hir artikulu argitaratu zituen Euskera eta Idatz eta mintz aldizkarietan.[6]

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Etxenagusia, Karmelo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  2. Letamendia. (1969-08-03). «kritiken hemeroteka » Euskal idazleen lorategia» Zeruko Argia (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  3. Etxenagusia Uribe, Karmelo; Etxebarria Iturrate, Arantza; Kortazar Uriarte, Jon Batti. (1980). Euskal idazleak bizkaieraz: antologia, testu azterketa, ariketak. LABAYRU arg ISBN 978-84-300-2858-0. (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  4. Etxenagusia Uribe, Karmelo. (1988). Iparraldeko euskal idazleak. LABAYRU arg (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  5. Etxenagusia, Karmelo; Etxebarria, Igone. (2003). Euskerea nire bizitzan. LABAYRU IKASTEGIA.
  6. «Karmelo Etxenagusia Uribe :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  7. Literatur Emailuak » EIZIEko ohorezko bazkide berriak. (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]