Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza-Kontseilaritza
Lehendakaritza-Kontseilaritza | |
---|---|
Kataluniako Gobernua | |
![]() | |
Orain karguan | |
![]() | |
Titularrak | Laura Vilagrà i Pons |
Hasiera | 2021eko maiatzaren 26a |
Karguduna | |
Erakundea | Kataluniako Gobernua |
Izendatua | Kataluniako Gobernuko lehendakaria |
Kargualdia | Lau urte |
Egoitza | Kataluniako Generalitatearen Jauregia |
Sorrera | 1980eko maiatzaren 8a |
Trataera | Honorable |
Herrialdea | ![]() |
Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza-Kontseilaritza 2021-2015 arteko Kataluniako Gobernuaren kontseilaritzetako bat da, 1980. urtean sorturikoa (Conselleria adjunta a la Presidència modura –euskaraz, Lehendakaritzari atxikitutako Kontseilaritza–) eta, egun, Laura Vilagrà i Pons politikariaren esku dagoena. Legegintzaldi ezberdinetan, kontseilaritza honen funtzio ezberdinak Kataluniako Generlitateko lehendakariak edo Lehen Kontseilariak (Conseller Primer) hartu izan ditu.
Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
21/2021 Dekretuaren arabera, hurrengoak dira Lehendakaritza-Kontseilaritzaren funtzioak:[1]
- Kataluniako Generalitateko lehendakariari laguntza eta asistentzia ematea, bai eta Gobernu-Idazkaritzaren funtzio oro zein Gobernuaren eta Generalitatearen Administrazioaren zein Administrazio honen menpekoak diren organismo guztiek asesoramendu, errepresentazio eta defentsa juridikoaren bermatzea;
- Publikazio ofizialen gestioa;
- Kontseilu Teknikoaren koordinazio eta jarraitzea, Gobernuaren Lehendakaritzaordeari datxekien eskumenen aurka ez doazen heinean, bai eta kontseilaritza-arteko koordinazioa eta estrategia bateratuen sorrera;
- Gobernuaren komunikazio-estrategia eta informazio-politikaren buru izatea, bai eta Lehendakariaren zein Gobernu-Bozeramailaren aktibitatearen difusioaren buru izatea zein komunikabideekin erlazionatzea eta Generalitatearen zein Katalunia osoko ikus-entzunezko zerbitzuen zein komunikabideen kontrola edukitzea;
- Kataluniako Parlamentuarekin eta instituzio-erlazioen buru da, bai eta autogobernu-garatze eta Kataluniako Administrazio lokalaren kooperazio buru ere;
- Administrazio publikoarekin erlazionaturiko eskumen oro; beraz, kontseilaritza honen eskumenak dira sektore zein administrazio publikoaren ebaluzioa eta estrategien bultzatzea bermatzea, bai eta hauek estruktura eta dimentsionamendua, organizazioa, funtzionamendua, koordinazioa eta digitalizazioa bermatzea, bai eta administrazio elektronikoaren garapena, administrazio publikoaren langile-formazioa eta iritzi publikoa ere;
- Kataluniako Generalitatearen kirol-politiken erabakitzaile izatea.
Era berean, kontseilaritza honetara hainbat erakunde geratzen dira atxikiturik: Montserrateko Mendiko Patronatua, Perpinyàko Generalitatearen Etxea, Publikazio- eta Agintaritza Egunkariaren Entitate Autonomoa (EADOP, katalanez), Autogobernu-Azterketarako Instititua eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskola (EAPC).[1]
Kontseilari-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehendakaritza-Kontseilaritzaren Administrazio-Agiritegi Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Katalanez) «DECRET 21/2021, de 25 de maig, de creació, denominació i determinació de l'àmbit de competència dels departaments de l'Administració de la Generalitat de Catalunya» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).