Katekina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Flabonoide baten egitura molekularra.
Katekinaren estereo isomeroak.
IUPAC-ek ematen dion izena, ingelesez "(2R,3S)-2-(3,4-Dihydroxyphenyl)-3,4-dihydro-2H-chromene-3,5,7-triol" da. Halere, katekina bezala ezaguna da

Katekinak landare jatorriko antioxidatzaile polifenoliko batzuk dira. Katekina esaterakoan, flabonoide eta flabonolari buruz ari gara. Katekina izena catechu izeneko landare estraktutik dator; Mimosa catechu landare espezietik ateratzen da estraktu hori.[1]

Hauen artean bi isomero topatzen dira, trans konfigurazioa eta katekina izena jasotzen dutenak eta cis konfigurazioa daukatenak eta epikatekina izenez ezagutzen direnak.

Esan beharra dago, epikateina txokolate beltzean topatzen den konposatu honek biogenesi mitokondriala faboratzen duela muskuluetan (bihotzean ere).

Azkenik, katekinak flabonoideen familitako konposatuak dira. Flabonoideen artean, honetaz gain, egitura fenolikoko substantzia natural asko topatzen ditugu.

Erabilera Nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flabonoideak heste meharrean xurgatzen dira, jejunoan zehazki. Xurgatutako parte bat heste argira doa bueltan; flabonoideen %50a zirkulazio sistemikoaren bidez xurgatu egiten da.[2] Xurgatu ez den hori heste lodira pasatzen da, non mikrobiotaren bidez degradatzen den.

Xurgaturiko parte handi bat gernuaren bidez kanporatu egiten da 24 ordutan[3]. Gainontzekoak, kolonera heltzen denak, aldaketak jasaten ditu (sulfonazioak…).

Flabonoideek bi metabolizazio pairatzen dituzte. Lehenengoa, zirkulazio sistemikoaren bidez xurgatzen denaren metabolizazioa, gibelean ematen da; bestea heste argian, mikrobiotaren bidez.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikatekinek funtzio ezberdinak betetzen dituzte:

Elikagai ezberdinen eraginak inhibitu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrubien hostoetako infekzioan faktore inhibitzaile moduan eragiten du. Baita, kafearen alearen gaixotasuna saihesten du, izan ere, Colletotrichum kahawae izeneko molekularen melanizazioa inhibitzen dute. Melaninarekin elkarrekintza inhibitzen du, modu honetan, ez da garatuko gaixotasuna.

Gaixotasunen eragina murriztu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikatekinak kakaoan nahiko nabaria den flabonoidea da, honen kontsumoa gaixotasun koronariek sortutako heriotzaren arriskua % 40-ra murrizten du[4]. Baita, gaixotasun kardiobaskularrek sortutako heriotzaren arriskua % 46-ra murrizten du[5]. Honen ondorioz, epikatekinen kontsumoa gaixotasun koronarioak eta gaixotasun kardiobaskularrak eragindako heriotzaren arriskua neurri handi batean murrizten duela.

Oxido nitrikoaren ekoizpena areagotu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakaoak arterietako endotelioaren bidez oxido nitrikoaren ekoizpena areagotuko da. Oxido nitrikoak odol-basoen dilatazioa eragiten du, modu honetaz, zirkulazioa hobetzen du eta presio arteriala murrizten du. Baita, garuneko odol-fluxua igotzerakoan funtzio kognitiboak hobetzen ditu, atentzioa eta buru arintasuna areagotuz[6].

Honen ondorioz, zenbat eta polifenol gehiago izan, orduan eta gaixotasun kardiobaskularrekiko babesa handitu eta minbizia izateko arriskua gutxituko dute.

Antioxidatzailea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antioxidatzaile gisa jarduten dute. Konposatu bioaktiboen ugaritasunarengatik (hala nola, polifenolak) antioxidatzaile funtzioa daukate. Gainera, osasunarentzat ezaugarri antiinflamatorioak dakar, nagusiki, gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko. Beste funtzio nagusi bat, odoleko HDL maila igotzen du eta LDL maila jaisten ditu[7].

Aipatzekoa da, antioxidatzaileak, erradikal askeen kalteak ekiditen dituzte eta zahartasunaren kontrako abantaila ugari ezartzen dituzte. Orokorrean, epikatekinen funtzio nagusienetarikoa antioxidatzailea da, sustantzia bioaktiben ekarpenaren ondorioz. Gainera, sustantzia bioaktibo hauek, funtzio antioxidatzaileak eragiteaz gain, gaixotasunak izateko arriskua jaisten dute, organismoaren zenbait prozesu inhibituz edo aktibatuz[8].

Toxikotasuna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezin duten haurdun dauden emakumeak epikatekinak hartu
  • Odol-fluxua areagotzen dute. Beraz, ezin izango dute hartu odol-koagulazio arazoak dituzten pertsonak, edo farmako antikoagulanteak hartzen ari dituen pertsonak, hala nola, aspirina.
  • Kafeina hartzerakoan, ez da egokia katekinak hartzea aldi berean, izan ere, efektu estimulatzaileak sortzen direlako, hala nola, buruko mina eta migraina.
  • Anemia daukaten pertsonak, te berdearen erabilera ekidin behar dute, izan ere, te berdeak daukan epikatekinak burdinaren xurgapena ekiditen dute. Kasu honetan, te berdea hartzerakoan, gomendatzen da, janariak hartu baino denbora luze hartzea, modu horretan, ez du eraginik izango burdinaren xurgapenean. [9]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Estatu Batuetako epikatekina iturri dietetiko nagusiak te eta hazi frutak dira.

Konposatu hau hainbat elikagai desberdinetan aurkitu dezakegu, kakaoan adibidez, gainera, orain arte aztertutako elikagai guztietan epikatekina eduki altuena duen elikagaia da (108mg / 100mg) [10]. Okaran zukuak (25mg / 100ml) eta babarrun lekek (16mg / 100g) ere hauen kantitate aipagarriak dituzte.

Olioetan ere aurki dezakegu, adibidez, lehenik eta behin, açai olioan, açai palmondoko fruitutik lortzen dena (67mg/kg) [11]. Bestalde, argan olioko fenol naturalen artean aurkitzen dira epikatekinak.

Hala ere, beste hainbat elikagaien parte dira epikatekinak: mertxikak, te berdea edo ozpinarenak. [12] [13]

Aipagarria da, epikatekinei lotzen zaien zaporea lehorgarria dela, baina ez mikatza. [14]

Gomendioak [15][aldatu | aldatu iturburu kodea]

EFSAk epikatekina gomendio hauek ematen ditu eguneko:

  • Umeak txikiak: 5,12-16,63 mg/eguneko
  • Umeak: 11,66-86,96 mg/eguneko
  • Nerabeak: 68,16-232,03 mg/eguneko
  • Helduak: 85,98-321,21 mg/eguneko
  • Adinekoak: 57,5-300,8 mg/eguneko

Esan beharra dago, hala ere, gaur egun, ez dagoela argi eta sakon aztertuta konposatu hauek eragin ditzaken onura eta kalteak. Horregatik, ez da zehatza gomendioen edukia.

Erlazionatutako gaixotasunen funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikatekinen jatorria lurzorutik hazitako landareak izaterakoan, landare horietan dauden beste konposatuen hazkuntzaren inhibizioa eragiten dute, hau da, nolabaiteko alelopatia[16]. Honako prozesu hau landareak duen hazi batek sortzen du, hain zuzen, centaurea maculosa izenekoa. Hazi honek, sustraien bitartez isomeroak askatzen ditu lurzoruan zehar, eta hauek antibiotikoen eta herbiziden efektuak daukate. Honen hipotesi bat da, oxigenozko honda erreaktibo bat sortzen duela landarearen sustraitik. Beraz, modu honetan, landarearen gainontzeko zelulen apoptosia eragiten du.[17]

Aipatzekoa da, Europar ekosistemako landare gehienak epikatekinen aurkako defentsak dituzte, aldiz, Iparraldeko Amerikan centaurea maculosaren efektutik nahiko landare gutxi babestuta daude. Izan ere, hazi honen efektua ez da kontrolatua.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako ikerketak gizakietan izan dira. Kakaoaren katekinak ikerkertzen ari dira,, izan ere, kakaoa gaixotasun kardiobaskularrak sortzeko arrisku handia dauka. [18] Metaanalisi batean egindako ikerketa baten bidez, te berdearen kontsumoaren igoera eta honek daukan katekinen kantitatea egunero 7 alditan hartzerakoan, prostata minbizia izateko posibilitatea txikitzen duela. [19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Epicatequina» Duchenne Parent Project España . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  2.   Abdulkhaleq, Layth Abdulmajeed; Assi, Mohammed Abdulrazzaq; Noor, Mohd Hezmee Mohd; Abdullah, Rasedee; Saad, Mohd Zamri; Taufiq-Yap, Yun Hin (2017-8) «Therapeutic uses of epicatechin in diabetes and cancer» Veterinary World (8): 869–872 doi:10.14202/vetworld.2017.869-872 ISSN 0972-8988 PMID 28919675 PMC PMCPMC5591471 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  3.   Actis-Goretta, Lucas; Lévèques, Antoine; Rein, Maarit; Teml, Alexander; Schäfer, Christian; Hofmann, Ute; Li, Hequn; Schwab, Matthias et al. (2013-10) «Intestinal absorption, metabolism, and excretion of (-)-epicatechin in healthy humans assessed by using an intestinal perfusion technique» The American Journal of Clinical Nutrition (4): 924–933 doi:10.3945/ajcn.113.065789 ISSN 1938-3207 PMID 23864538 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  4. (Gaztelaniaz)  La epicatequina del cacao contra la enfermedad coronaria - Canal Diabetes | La televisión de la persona con diabetes . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  5. (Gaztelaniaz)  La epicatequina del cacao contra la enfermedad coronaria - Canal Diabetes | La televisión de la persona con diabetes . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  6. (Gaztelaniaz)  La epicatequina del cacao contra la enfermedad coronaria - Canal Diabetes | La televisión de la persona con diabetes . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  7. (Gaztelaniaz)  La epicatequina del cacao contra la enfermedad coronaria - Canal Diabetes | La televisión de la persona con diabetes . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  8. (Gaztelaniaz)  La epicatequina del cacao contra la enfermedad coronaria - Canal Diabetes | La televisión de la persona con diabetes . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  9. (Gaztelaniaz)  Editorial (2019-01-19) «Propiedades de las catequinas» Botanical-online . Noiz kontsultatua: 2019-05-08 .
  10.    .
  11.    .
  12.    .
  13.    .
  14.    .
  15. (Ingelesez)  «EFSA assesses safety of green tea catechins» European Food Safety Authority 2018-04-18 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  16.   «Plant Physiology, Sixth Edition» 6e.plantphys.net . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  17. (Ingelesez)  Vivanco, Jorge M.; Callaway, Ragan M.; Gilroy, Simon; Vepachedu, Ramarao; Bais, Harsh P. (2003-09-05) «Allelopathy and Exotic Plant Invasion: From Molecules and Genes to Species Interactions» Science (5638): 1377–1380 doi:10.1126/science.1083245 ISSN 0036-8075 PMID 12958360 . Noiz kontsultatua: 2019-05-07 .
  18.   Aprotosoaie, Ana Clara; Miron, Anca; Trifan, Adriana; Luca, Vlad Simon; Costache, Irina-Iuliana (2016-12-17) «The Cardiovascular Effects of Cocoa Polyphenols—An Overview» Diseases (4) doi:10.3390/diseases4040039 ISSN 2079-9721 PMID 28933419 PMC PMCPMC5456324 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  19.   Aprotosoaie, Ana Clara; Miron, Anca; Trifan, Adriana; Luca, Vlad Simon; Costache, Irina-Iuliana (2016-12-17) «The Cardiovascular Effects of Cocoa Polyphenols—An Overview» Diseases (4) doi:10.3390/diseases4040039 ISSN 2079-9721 PMID 28933419 PMC PMCPMC5456324 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .