Azido azetilsaliziliko
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Azido azetilsaliziliko | |
---|---|
Aspirin-skeletal.svg | |
![]() | |
(IUPAC) izena | |
azido 2-(azetoxi)benzoikoa | |
Datu klinikoak | |
Izen komertzialak | Aspirina |
AHFS/Drugs.com | Monografia |
MedlinePlus | a682878 |
Haurdunaldiko kategoria | |
Legezko egoera | |
Bideak | Gehienetan ahotik, baita uzkitik ere, lisina azetilsalizilatoa zainetik edo muskulutik |
Datu farmakozinetikoak | |
Bioerabil- garritasuna | % 80–100[1] |
Proteina lotura | % 80–90[2] |
Metabolismoa | Hepatikoa, (CYP2C19 eta beharbada CYP3A), pixka bat salizilatora hidrolizatzen da digestio aparatuaren paretan.[2] |
Batez besteko bizitza | Dosiaren araberakoa; 2–3 ordu dosi txikietan, 15–30 ordu dosi handietan.[2] |
Iraizpena | Gernua (% 80–100), izerdia, listua, gorozkiak[1] |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia |
50-78-2 ![]() |
ATC kodea | A01AD05 B01AC06, N02BA01 |
PubChem | CID 2244 |
DrugBank | DB00945 |
ChemSpider | 2157 |
UNII | R16CO5Y76E |
KEGG | D00109 |
ChEBI | 15365 |
ChEMBL | CHEMBL25 |
Sinonimoak |
azido 2-azetoxibenzoikoa azetilsalizilatoa azido O-azetilsalizilikoa |
PDB estekatzaile IDa | AIN (PDBe, RCSB PDB) |
Datu kimikoak | |
Formula | C₉H₈O₄ |
Masa mol. | 180,157 g/mol |
| |
| |
Datu fisikoak | |
Dentsitatea | 1,40 g/cm³ |
Urtze puntua | 136 °C (277 °F) |
Irakite puntua | 140 °C (284 °F) (deskonposatu egiten da) |
Disolbagarritasuna uretan | 3 mg/mL (20 °C) |
Azido azetilsalizilikoa (aspirina izen komertzialagatik ezagunagoa) munduko sendagai analgesikorik erabilien eta zaharrenetakoa da. Mina, sukarra edo hantura tratatzeko erabiltzen da. Bere formula kimikoa da. Kawasaki gaixotasuna, perikarditisa eta sukar erreumatikoaren aurka erabiltzen da. Bihotzeko baten ostean ematen bada, heriotza arriskua gutxitzen du. Aspirina erabiltzen da ere bihotzekoak errepikatzeko arriskua gutxitzeko, istripu zerebrobaskularren aurka eta odol koaguloen aurka[3]. Minbizi mota batzuen agerpen arriskua gutxitzeko eraginkorra da, bereziki kolon eta ondesteko minbizian[4]. Mina eta sukarraren aurkako efektuak hartu eta 30 minutura nabaritu ohi dira. Historian lehendabiziko antiinflamatorio ez esteroideoa izan zen, eta antzeko beste sendagai batzuek bezala plaketen funtzionamendu normala hausten du[3].
Kontrako efektu ohiko bat urdaileko mina da. Ultzera peptikoa eta beste ultzera batzuk sor ditzake, eta asma okertzen du[3]. Odolgaltze arriskua garrantzitsuagoa da pertsona zaharragoengan, alkohola kontsumitzen dutenengan, familia bereko beste sendagai batzuk hartzen dutenengan edo antikoagulatzaileak hartzen dituztenengan. Aspirina ez da gomendatzen haurdunaldian. Reyeren sindromea ekiditeko infekzioak dituzten umeek hartzea ez da gomendatzen[3]. Dosi altuek tinnitusa sor dezake belarrian[3].
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sahatsa aberatsa da azido salizilikoan, eta aspalditik erabili izan da eriak tratatzeko. Hipocratesen testuetan ageri da lehenbizikoz sahatsaren hosto eta azala erabiliz eginiko sendagaia. Egiptiarrek, sumertarrek eta txinarrek lehenagotik ere erabiltzen zutela uste da.
Azido salizilikotik abiatuz, Charles Frederic Gerhardt kimikari frantziarrak 1853an azido azetilsalizilikoa prestatu zuen lehen aldiz, eta Bayer enpresa alemaniarrak sendagaiaren patentea bereganatu ondoren 1899an "aspirina" izena hartu zuen.
Indikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mina, sukarra eta hantura sendatzeko erabiltzen da orokorrean, tratamendu sintomatiko moduan.
Albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albo-ondorio ohikoen artean tripako min, gastritis eta urdaileko ultzera ditugu.
Kontraindikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asma gaixotasuna aspirina ez hartzeko kontraindikazio nagusietakoa da. Ume txikiei ere aspirina ez zaie eman behar, sindrome larria ager daitekeelako (Reye sindromea).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido azetilsaliziliko ![]() |