Kelvingrove arte museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kelvingrove arte museoa
Glasgow-kelvingrove-museum-2.JPG
Kelvingrove arte museoa hemen kokatua: Glasgow
Kelvingrove arte museoa
Kelvingrove arte museoa
Kelvingrove arte museoa (Glasgow)
Berezko izena Kelvingrove Art Gallery and Museum
Koordenatuak 55° 52′ 07″ N, 4° 17′ 26″ W / 55.868580555556°N,4.2905055555556°W / 55.868580555556; -4.2905055555556Koordenatuak: 55° 52′ 07″ N, 4° 17′ 26″ W / 55.868580555556°N,4.2905055555556°W / 55.868580555556; -4.2905055555556
Herrialdea  Eskozia
Hiria Glasgow
Helbidea Argyle Street, Glasgow G3 8AG
Irekitze data 1901
Webgunea http://www.glasgowlife.org.uk/museums/kelvingrove/Pages/default.aspx

Kelvingrove arte museoa (ingelesez: Kelvingrove Art Gallery and Museum) Eskoziako Glasgow hirian dagoen museo bat da, Glasgowko Unibertsitatearen alboan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kelvingrove Parkean izandako 1888ko Nazioarteko Erakusketak finantziatu zuen museoaren eraikuntza eta 1901ean ireki zituen ateak urte horretan izatekoa zen Glasgowko Nazioarteko Erakusketan Arte Ederren Jauregia izateko. Espainiar barroko estiloan eraiki zen Locharbriggseko hareharri gorria erabiliz.

2003 eta 2006 artean barnealdeko dekorazio guztia berrizteko itxita egon zen.

Bada kondaira bat jauregia alderantziz eraiki zela esaten duena eta ondorioz arkitektuak dorreetako batetatik bere burua bota zuela. Ez da egia ordea, izan ere Kelvingrove Parketik sartzeko asmoa izan baitzuen hasiera hasieratik.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MacLellan Galerietako artelanak dira gehienak. Aipatzekoa da munduko arma eta armadura bilduma handienetakoa daukala. Arteari dagokionez Europar margolari ezagunenen lanak ditu, besteak beste, Rembrandt, Gerard de Lairesse, Claude Monet, Renoir, Camille Pissarro, Vincent van Gogh, Mary Cassattenak... bai eta Salvador Dalíren Cristo de San Juan de la Cruz famatua ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kelvingrove arte museoa Aldatu lotura Wikidatan