Kenny Clarke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kenny Clarke

Kenny Clarke (Pittsburgh, 1914 - Montreuil-sous-Bois, 1985) estatubatuar perkusionista izan zen. Gurasoak musikagileak zituen, eta zeinek bere musika-tresna erakutsi zion, amak pianoa eta aitak tronboia. Clarkek, bestalde, bibrafonoa eta musikaren teoria ikasi zituen. Dantzak, desfileak, fanfarreak, orkestrak... alde guztietan jotzen zuen. Leroy Bradleyrekin egin zuen Clarkek benetako debuta, eta bost urte egin zituzten elkarrekin. 1935ean Roy Eldridgekin batera aritu zen. Ondoren, Saint Louiseko Jeter-Pillars Orchestran aritu zen, eta New Yorken, Edgar Hayesekin, lehenengo diskoa grabatu zuen. Apollo Theaterrek bateria-jotzaile gisa hartu zuen. 1937an Finlandian eta Suedian barrena egin zuen itzuli bat. Zortzi hilabetez Claude Hopkinsekin eta Louis Armstrongekin batera jo zuen. Benny Carterren taldean (1941-1942), Red Allenen taldean eta Coleman Hawkinsenean parte hartu zuen. Baina 52. kaleko tabernetan egin zen ospetsu, batez ere. 1946an Dizzy Gillespie eta bere orkestrarekin aritu zen, baina handik zortzi hilabetera taldea utzi, eta Tadd Dameronekin elkartu zen. Europan bira bat egin zuen, eta Parisen talde frantses eta amerikarrekin aritu zen. Estatu Batuetara itzuli zenean, Tadd Dameronekin aritu zen Royal Roosten. 1952an Milt Jackson, Ray Brown eta John Lewisekin Modern Jazz Quartet sortu zuen, eta 1955. urtera arte aritu zen bertan. Garai horretan Frantziara joan zen. Han Kenny Clarke-Fracis Bolan orkestra handia zuzendu zuen, eta hainbat taldetan parte hartu zuen. 1957an Ascenseur pour l´échafaud (Igogailua urkamendira) filmeko musika egin zuen, beste hainbat musikagilerekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]