Kim Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kim Perez
Bizitza
JaiotzaGranada, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Kim Joaquina Perez Fernandez-Figares (Granada, 1941), Kim Perez bezala ere ezaguna, giza eskubideen aldeko aktibista eta irakasle espainiarra da. Espainiako hauteskundeetan hautagaitz bezala parte hartu zuen lehen emakume transexuala izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granadan 1941ean jaioa. Kim Perez Historian lizentziatu eta Granadako Unibertsitatean izan zen irakasle 1968 eta 1970 urteen artean. Horrez gain, Etika eta Filosofiako irakaslea izan zen Lanbide heziketa, Batxilergo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza mailan 19762006 dendoraldian.[2]

Kim emakume transexuala bezala aditzera eman zen 1991an, 50 urterekin; nahiz eta bere gaztarotik (12 urte inguru) bazekien bere antzemandako generoak ez zuela bat egiten bere buruarekin.[1] Hamarkada amaitu aurretik, 1999an, Andaluziako Genero Identitatearen Elkartearen (gaztelaniaz: AIGA, Asociación de Identidad de Género de Andalucía) ko-sortzailea eta presidentea zelarik, sexua berresleitzeko ebakuntza eta tratamendua Andaluziako autonomia erkidegoko osasun-zerbitzuetan barneratu zuen, lehena izanik estatu mailan.[1]

Ezker Batua (IU, Izquierda Unida) partido ezkertiarraren koalizioan 17. hautagaia bezala aurkeztu zen 2007. urteko Granadako Udaletxeko hauteskundeetan. Hala, Espainiako historian hauteskundeetan hautagaitz bezala parte hartu zuen lehen emakume transexuala bilakatu zen.[1] Politikaria ez izan arren, 2014an onarturiko Andaluziako Genero Identitatearen Legea (2/2014 Legea)[3] sortzen parte hartu zuen.[2]

2019. urtean, Andaluziako Junta edo parlamentuaren presidente bezala Juan Manuel Moreno politikaria aukeratu zen, eskuin politikoko hiru partido nagusien (PP, Vox eta Cs) botereari esker. Eskuinaren botere irabazi honek, hainbat manifestaldi eragin zituen Andaluzian zehar. [4] Aldi berean, aktibista granadinak gose-greba bat hasi zuelarik "emakume transexualekin batera gose-greba bat hasiko dut betirako askeak izan gaitezen" esaldia sare sozialetan konpaartituz eta "giza eskubideen atzera bidea ezagutarazi eta salatzeko" intentzioarekin.[5] Urte berean, politikara sinbolikoki bueltatu zen, apirileko 28an ospatu ziren Hauteskunde orokorretan Senatura Recortes Cero-Grupo Verde koalizioko 2. hautagai bezala aurkeztuz. Honela, Latinoamerikako pertsona transexualek jasandako genozidioa salatu nahi izan zuen, hauei Bakearen Nobel Saria ematea eskatuz, urtero kolektibo honek jasaten duen heriotz, gaixotasun, tratu txar edo erailtzeengatik.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Kim Pérez, toda una vida a contracorriente» La Vanguardia 2019-04-19 (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Gallego, Ananda. (2019-11-03). «Kim Pérez» Euforia (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Ley 2/2014, de 8 de julio, integral para la no discriminación por motivos de identidad de género y reconocimiento de los derechos de las personas transexuales de Andalucía.» www.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  4. (Gaztelaniaz) lavozdelsur.es. (2019-01-16). «Feminismo y cultura contra el tripartito andaluz de derechas: "No me sembréis más desigualdad"» lavozdelsur.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  5. (Gaztelaniaz) lavozdelsur.es. (2019-01-18). «Kim Pérez: 77 años, activista trans y en huelga de hambre contra el tripartito andaluz de derechas» lavozdelsur.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  6. «La activista trans Kim Pérez, el Diario Digital Transexual y la política Inés Sabanés, premios Pluma 2010» Ameco Press 2010-05-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  7. «Kim Pérez, medalla de Oro al Mérito de la Ciudad de Granada | El Independiente de Granada» www.elindependientedegranada.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Transexual Kim Pérez y director de Festival de Tango Granada, mayores del año» La Vanguardia 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  9. Press, Europa. (2018-06-28). «Granada retoma este viernes la marcha por el orgullo Lgtbi, con Kim Pérez como pregonera» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  10. (Gaztelaniaz) Chueca, Somos. (2019-06-12). «La Plexy, premio Triángulo Chueca del COGAM 2019» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  11. (Gaztelaniaz) IDEAL. (2022-09-07). «Granada: La activista Kim Pérez recibirá la Medalla a la Promoción de los Valores de Igualdad» Ideal (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]