Gustav Robert Kirchhoff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustav Robert Kirchhoff
Gustav Robert Kirchhoff.jpg
Bizitza
Jaiotza Königsberg1824ko martxoaren 12a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1887ko urriaren 17a (63 urte)
Hobiratze lekua Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin
Hezkuntza
Heziketa Königsbergeko Unibertsitatea
(1842 - 1846)
Tesi zuzendaria Franz Ernst Neumann
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Ágost Heller
Sofia Kovalevskaia
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, kimikaria, Ingeniaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k) Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Gustav Robert Kirchhoff (1824ko martxoaren 12 - 1887ko urriaren 17), fisikari alemaniarra izan zen. Batez ere, elektrizitate, espektroskopia eta gorputz beltzen alorretan egin zuen lan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Königsbergen egin zituen ikasketak. Robert Bunsenekin batera, espektro bidezko analisiaren teoriaren oinarriak jarri zituen: gaiak, beroturik, igortzen duen argiaren espektroaren analisiaren bidez gaiaren analisi kimikoa egin daiteke, gai bakoitzak uhin hedadura bereziko argia igortzen baitu. Analisi mota horren bidez bi elementu kimiko berri aurkitu zituzten: zesioa eta rubidioa. Analisi mota bera Eguzkiaren osaera aztertzeko erabili zuen, eta Eguzki argiaren espektroan ageri diren marra ilunen zergatia argitu zuen. Aurkikuntza horrek eragin handia izan zuen astronomiaren aurrerapenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Robert Kirchhoff Aldatu lotura Wikidatan