Wanda Landowska

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wanda Landowska
Wanda Landowska 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Varsovia1879ko uztailaren 5a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Lakeville1959ko abuztuaren 16a (80 urte)
Lanbidea
Lanbidea klabezin-jotzailea, musikaria, musika-irakaslea eta piano-jotzailea
Musika instrumentua Klabizenbaloa

Wanda Landowska (Varsovia, Polonia, 1879ko uztailaren 5a - Lakeville, Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko abuztuaren 16a) klabe-jotzailea izan zen. Varsoviako eta Berlingo kontserbatorioetan egin zituen ikasketak. 1900-1913 urteetan Parisen bizi izan zen. Schola Cantorumgo irakasle izan zen, eta antzinako musikako kontzertu ugari eman zuen Europa guztian. 1913. urtetik 1919. urtera klabezin eskolak eman zituen Berlingo Goi Mailako Musika Eskolan. Ondoren Parisa itzuli zen, eta 1927. urtean Saint-Leu-la-Forêten kontzertu-areto bat eraikiarazi zuen interpretazio ikastaroak emateko. 1941. urtean Estatu Batuetara joan zen. Antzinako musika zabaltzen lagundu zuen kontzertuen, irakaskuntzaren eta musika-lanen bitartez. Fallak eta Poulencek klaberako lehen musika-lan modernoak eskaini zizkioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Landowska Aldatu lotura Wikidatan