Edukira joan

Kolariko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolariko armarria
Kolariko armarria

Kolariko armarria (finlandieraz, Kolarin vaakuna) Finlandia ipar-mendebaldean dagoen Kolari udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria 1951. urtean sortu eta uztailaren 24an onartu zuen udalbatzak udalerriko ikur gisa (Barne Ministerioak abenduaren 10ean). Olof Eriksson helsinkiar artistak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, Erikssonek Kolari izenaren esanahia adierazi nahi izan zuen. Hain zuzen, kolari hitzak ikaztobi edo txondor esanahia zuen antzinako finlandieran eta, hala, armarriak txondor bat lanean erakusten du: zelai grisaren aurrean, mendi beltz bat dago, gainetik suzko bost gar gorri ateratzen zaizkion tontorra. Azkenik, aipatzekoa da Kolariko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak [1][2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]