Rovaniemiko armarria (1930-2005)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rovaniemiko armarria
Rovaniemiko armarria

Rovaniemen kauppalako armarria (finlandieraz, Rovaniemen kauppalan vaakuna) Finlandia iparraldeko Rovaniemi hiriburuaren ikur nagusia izan zen 1930 eta 2005 urteen bitartean.

Armarria Väinö Tiger muhostarrak diseinatu zuen eta Rovaniemiko udalbatzak 1930eko apirilaren 14an ikur nagusi izendatu zuen. Atzealde azurraren beheko aldean zilarrezko muino bat dago, gainean, zilarrezko koroa duen "R" hizki gotikoa duena. Tiger artistak, bertan agertzen diren objektuekin, hiriaren bereizgarri nagusiak irudikatu nahi izan zituen; hala nola, Rovaniemi historian zehar hotzetik eta beste hainbat gaitzetik babestu duen Ounas muinoa; ipar argiak, koroa osatzen duten izpien bidez; eta hiriaren izenaren lehenbiziko "R" hizkiaren bitartez. Armarri hau 2005 urtera arte izan zen hiriaren ikur ofiziala, Rovaniemen maalaiskunta edo landa-herriak eta Rovaniemen kauppala edo hiriguneak bat egin, eta lehengoaren armarria udalerri sortuberriaren ikur nagusi bihurtu zen arte [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]