Ylitornioko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ylitornioko armarria

Ylitornioko armarria (finlandieraz, Ylitornion vaakuna) Finlandia ipar-mendebaldean dagoen Ylitornio udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria 1953. urtean sortu zuen Jaakko Hänninen artistak, eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura eta kultura adieraztea izan zen; urte bereko irailaren 28an udalbatzak Ylitornioko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko apirilaren 5ean onartu zuen). Zilarrezko atzealdearen gainean, gorri kolorekoak diren eguzkia eta hiru tontor daude. Irudiek Pierre Louis Maupertuis astronomo, matematikari eta filosofo frantsesaren ikerkuntza bidaia adierazten dute; izan ere, Lurraren neurri zehatza mugatzeko, zientzialariak Ylitorniora bidaia egin zuen 1736-1737 urte bitartean. Horrela, bere eginkizuna burutzeko, Maupertuis udalerriko Aavasaksa muinora igo zen eta, hain zuzen ere, hiru tontorrek Aavasaksa muinoko hiru gailurrak irudikatzen dituzte. Bestetik, eguzki gorria gauerdiko eguzkiaren irudia da, eta honek, era berean, udalerriaren kokalekua azaltzen du, Zirkulu Polar Artiko paraleloaren gainean [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat Suomen Kunnallisliitto 172 or. ISBN 951-773-085-3.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]