Posioko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Posioko armarria

Posioko armarria (finlandieraz, Posion vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Posio udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria Gustaf von Numers artista kangasalarrak sortu zuen eta 1958. urteko urtarrilaren 20an Posioko udalbatzak udalerriko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak maiatzaren 2an). Egileak, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriaren natura eta kultura adierazi nahi izan zituen. Atzealde beltzaren aurrean, sarrera gorria duten eta 2+1 kokapena duten zilarrezko hiru lavvu daude. Antzinean, eskualde honetako jatorrizko biztanleak diren sami nomadek leku batetik bestera mugitzeko erabiltzen zituzten karpa edo etxebizitzak dira lavvuak eta, hala, armarriko sinbolismoak Posiok antzinako kulturarekin eta, zehazki, samiekin duen harremana irudikatzen du. Azkenik, aipatzekoa da Posioko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Suomen kunnallisvaakunat Suomen Kunnallisliitto 156. orrialdea ISBN 951-773-085-3 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]