Karunkiko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karunkiko armarria
Karunkiko armarria

Karunkiko armarria (finlandieraz, Karungin vaakuna) Finlandia ipar-mendebaldean zegoen Karunki udalerriaren ikur nagusia zen.

Armarria 1955. urtean sortu eta urtarrilaren 31n onartu zuen udalbatzak udalerriko ikur gisa (Barne Ministerioak hurrengo urteko urtarrilaren 28an). Ahti Hammar helsinkiar artistak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, Hammarrek aspaldiko udalerriaren natura eta historia adierazi nahi izan zituen. Atzealde berdearen gainean, ezkerrera begira dauden hiru izokin zilarkara daude, isats eta hegats gorriak dituztenak; ezkerraldean, hain zuzen, goitik behera zabaltzen den eta ertzean lau uhin dituen zerrenda zilarkara dago. Arrainek arrantzak historian zehar Karunkin izan duen garrantzia irudikatzen dute, eta zerrenda zilarkarak, aldiz, Torne ibaiaren nagusitasuna [1].

Azkenean, armarriak bere ofizialtasuna galdu zuen Karunki eta Alatornio udalerriek Tornio hiriarekin bat egin zuten urtean, 1973an, alegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 137 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]