Ranuako armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ranuako armarria

Ranuako armarria (finlandieraz, Ranuan vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Ranua udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria Olof Eriksson artista helsinkiarrak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerriaren natura, kultura eta historia adierazi nahi izan zituen. Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. Zerrak XIX. eta XX. mendeetako basogintza industria adierazten du, Ranuaren hazkuntza eta garapena ekarri zuena. Ur hariak, bestetik, Simo ibaia eta, historian zehar, honek udalerriarekin izan duen harremana irudikatzen du; izan ere, ur emari hau herriaren sarrera eta irteera nagusia izan da urteetan, Ranua beste udalerri eta hiriekin bat egiten lagundu duen garraiobidea. Ikur ofiziala udalbatzak onartu zuen 1959ko ekainaren 23an (Barne Ministerioak azaroaren 23an) [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 159 or. ISBN 951-773-085-3.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]