Petsamoko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petsamoko armarria
Petsamoko armarria

Petsamoko armarria (finlandieraz, Petsamon vaakuna) Finlandia ipar-ekialdeko muturrean zegoen Petsamo probintziaren eta udalerriaren ikur nagusia zen.

Tartuko Itunaren bidez, 1920. urtean, Petsamo eta beste hainbat lurralderen jabetza Finlandiaren esku gelditu zen; horrela, Petsamo herrialdeko hamargarren probintzia bihurtu zen. Probintzia sortuberriaren armarria Eric O. W. Ehrström helsinkiar artistak sortu zuen 1920an; atzealde beltzaren gainean, urrezkoak diren hiru bakailao burugabe daude, ezkerrera begira daudenak. Hain zuzen, arrainekin, Ehrströmek arrantza industriaren garrantzia irudikatu nahi izan zuen, Petsamoko ekonomiaren oinarria zena. Dena den, 1921. urtean hamargarren probintzia Lappi probintziaren barneko udalerri izatera pasa zen, eta armarriak bere ofizialtasuna galdu zuen. Hala eta guztiz ere, udalerriaren ikur nagusi moduan jokatzen jarraitu zuen, azkenean, Jarraipenaren Gerraren eta 1947ko Parisko Itunaren ondorioz, Petsamo lurraldea SESBren esku gelditu zen arte [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Petsamo-seura ry: Petsamon vaakuna

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]