Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1982)
Appearance
1982[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a : Daniel Muñoz, 7 urteko umea, eta Manuel Cosano Cuenca, 68 urtekoa, balaz zauritu dituzte goardia zibilek Oreretan, amnistiaren aldeko manifestazio baten ostean tiroka hasi direnean.
- Urtarrilaren 2a : Alegiako Pablo Garaialde Jauregizabal taxilaria hilda agertu da Berastegin. Triple Ak hartu du hilketa bere gain.
- Urtarrilaren 18a : Kalez jantzitako ustezko sei poliziak neska bat eraso eta auto batean eramaten saiatu ziren Andosillan (Nafarroa). Pistolak atera eta airera tiroak ere bota zituzten jendea neska laguntzera hurbildu zenean[1].
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 19a : CRS bi tirokatu eta hil dituzte Baigorrin: Bernard Roussarie eta Jacques Bouyer. BVE ultraeskuindar erakundeak bere gain hartu zuen atentatua, baina poliziak IKri leporatuko dio ekintza, iparretarrek ukatu arren. Filipe Bidart eta Gabi Mouesca kondenatuko dituzte atentatuan parte hartzeagatik.
- Martxoaren 29a : Esteban Muruetagoiena bihotzekoaz hil da hiru egun aurretik bederatzi egunez atxilotuta eta torturatua izan ondoren.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 7a : Soud-Ouest eta Le Monde egunkariek Madrilgo Gobernuari leporatu diote Hendayais tabernako ekintzaren erantzukizuna.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 16a : Victoriano Agiriano, 59 urtekoa, eta Maria Angeles Barandiaran, 52 urte, senar-emazteak poliziaren tiroez hil dira Gamarran (Gasteiz) jarritako kontrol batean.
- Urriaren 16a : Marcelo Garciandia tolosarra balaz zauritu du poliziak Lasarte inguruan jarritako kontrol batean. 19an hilko da.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ [Seis supuestos policías agredieron a una joven en Andosilla] Egin 1982.01.19
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
- QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X