Kosmonautikaren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kosmonautikaren Eguna
Irudia
Motajaiegun
EgunApirilaren 12
Argumentu nagusiaastronauta
HerrialdeaErrusia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Kosmonautikaren Eguna errusieraz: День Космона́втики) Errusian eta beste estatu postsobietar batzuetan urtero apirilaren 12an ospatzen den eguna da. Polonian, esaterako, Hegazkintzaren eta Kosmonautikaren Nazioarteko Eguna (polonieraz: Międzynarodowy Dzień Lotnictwa i Kosmonautyki) delakoa ospatzen da egun berean. 2011n Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 65. bilkuran ebatzi zen apirilaren 12a Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna izan zedila Juri Gagarin erruso-sobietar kosmonautak egin zuen lehenengo giza hegaldi espaziala oroitzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroitegun hau Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean du jatorria eta 1962an ospatu zen aurrenekoz gizaki baten espazioratze aitzindariaren lehen urteurrena ospatzeko. Hala ezarri zuen Sobietar Batasuneko Sobiet Goreneko Presidiumak 1962ko apirilaren 9an, lehen urteurrena izateko 3 egunen faltan.

Filatelia eta numismatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]