Kotxorro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kotxorroa
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Coleoptera
Familia: Scarabaeidae
Generoa: Melolontha
Espeziea: Melolontha melolontha
(Linnaeus, 1758)
Maybug.jpg

Kotxorroa (Melolontha melolontha) Scarabaeidae familiako koleopteroa da. Europa osoan bizi den intsektu hau uzten izurri nagusienetariko bat da.

Intsektu marroi gorrixka da, 3 cm inguru luzea (Melolontha melolontha). Tankeraz labezomorroaren antzekoa da, ipurluzeagoa hura baino, eta kolorez gorrixka. Antena bakoitzaren puntan haizemaile modura zabaltzen dituen zazpi luzakin izaten ditu arrak. Emeak antena laburragoak ditu, sei luzakinekoak. Larba garaian lurpean bizi da, eta artearen zainak jaten ditu batez ere; heldutan berriz zuhaitzen hostoetan ibiltzen da eta haiek janez elikatzen da. Kalte handiak egin ditzake zuhaitzetan. Europa guztian dago zabaldua.


Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Melolontha_melolontha
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kotxorro


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]