Krzysztof Zanussi
Krzysztof Pius Zanussi (Varsovia, 1939ko ekainaren 17a) poloniar zinemagilea da.
Fisika, filosofia eta zinema-ikasketak egin zituen. Film laburrak eta telebistarako dokumentalak egin zituen bere lehen film luzea egin aurretik, Struktura Kryształu (1969), kritikak goraipatua eta nazioarteko hainbat zinemalditan saritua izan zena. Poloniako gizartearen kritika egin eta berrogeita hamar urtez nagusi izan zen sistema politikoaren ustelkeria salatu izan du bere filmetan. Ospe handia izan du mundu osoan eta zenbait film egin ditu atzerrian: The Catamount Killing (1974), Wege in der Nacht (1979) eta A Man from a Far Country (1981), Juan Pablo II.a Aita Santuaren biografia. Zanussi da, Andrzej Wajda eta Krzysztof Kieślowskirekin batera, poloniar zinemagilerik ezagunena.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Struktura kryształu (1969)
- Życie rodzinne (1971)
- Illuminacja (1973)
- Bilans kwartalny (1974)
- The Catamount Killing (1974)
- Barwy ochronne (1976)
- Spirala (1978)
- Contans (1980)
- Kontrakt (1980)
- A Man from a Far Country (1981)
- Imperatyw (1982)
- Rok spokojnego słońca (1984)
- Paradygmat (1985)
- Gdzieśkolwiek jest, jeśliś jest... (1988)
- Stan posiadania (1989)
- Życie za życie. Maksymilian Kolbe (1990)
- Dotknięcie ręki (The Silent Touch) (1992)
- Cwał (1995)
- Brat naszego Boga (1997)
- Życie jako śmiertelna choroba przenoszona drogą płciową (2000)
- Suplement (2002)
- Persona non grata (2005)
- Il Sole Nero (2007)
- Serce na dłoni (2008)
- Rewizyta (2009)
- Obce ciało (2014)
- Eter (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krzysztof Zanussi |
- (Ingelesez) Krzysztof Zanussi Imdb.com