Lyndon Baines Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lyndon Baines Johnson
Lbj2.jpg
36. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1963ko azaroak 22 - 1969ko urtarrilak 20
John Fitzgerald Kennedy - Richard Nixon
37. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea

1961eko urtarrilak 20 - 1963ko azaroak 22
Richard Nixon - Hubert Humphrey
Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1949ko urtarrilak 3 - 1961eko urtarrilak 3
William Lee O'Daniel (Pappy) - William A. Blakley
Barrutia: Texas
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1937ko apirilak 10 - 1949ko urtarrilak 3
James P. Buchanan - William Homer Thornberry
Bizitza
Izen osoa Lyndon Baines Johnson
Jaiotza Stonewall1908ko abuztuaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Stonewall1973ko urtarrilaren 22a (64 urte)
Hobiratze lekua Lyndon B. Johnson National Historical Park
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Samuel Ealy Johnson
Ezkontidea(k) Lady Bird Johnson  (1934ko azaroak 17 -  2007ko uztailak 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Texas State University 1930)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, estatu-politikaria, maisu/maistra eta ganaduzalea
Altuera 192 zentimetro
Lantokia(k) Washington
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradua captain lieutenant
lieutenant commander
Parte hartutako gatazkak Vietnamgo Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Salamaua–Lae campaign
Invasion of Salamaua–Lae
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Christian Church (Disciples of Christ)a
restorationisma
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0425696 eta ch0027829
Lyndon B. Johnson signature.JPG

Lyndon Baines Johnson (Stonewall, Texas, 1908ko abuztuaren 27 - Stonewall, 1973ko urtarrilaren 22) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea izan zen 19631969 bitartean. Eskubide zibilen arloan aurrerapauso sendoak eman bazituen ere, Vietnamgo Gerrak ilundu zuen haren agintaldia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949-1961 bitartean, Texasko senataria izan zen. 1961ean, John F. Kennedyren lehendakaritza garaian, lehendakariorde bilakatu zen. 1963an, Kennedyren hilketaren ostean, presidentzia hartu zuen; Alderdi Demokrataren ildo politikoari jarraiki, Gizarte Handia (ingelesez: The Great Society) izeneko programa abian jarri zuen. 1964an berriro hautatu zuten presidente. Baina haren ospea bueltarik gabe amildu zen 1966tik aurrera, alderdi barneko tirabirak zirela-eta.

Eskubide zibilak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak, eta pobreziaren kontrako gerra bultzatu zituen; baina ezin izan zuen Gizarte Handia proiektua bururatu, arazo latzei aurre egin behar izan zielako, arrazismoari eta Vietnamgo Gerrari batez ere[1]. Izan ere, Estatu Batuek gerra hartan zuten esku hartzea areagotzearen aldeko joera erakutsi zuen behin eta berriro: 1963an, AEBek 16.000 soldadu zituen Vietnamen, eta 550.000 1968ko hasieran. Horietako 1.000 inguru hiltzen ziren hilean. 1968ko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuen.

Gizarte Handia hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Lyndon B. Johnson-en hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Guztien oparotasunean eta askatasunean oinarritzen da Gizarte Handia; pobrezia eta arrazakeria desagertzea eskatzen du; erabatekoa izan behar da hori guztia lortzeko gure konpromisoa, eta hasi baino ez gara egin.

Gizarte Handiaren esparruan, ume guztiek aurkituko dituzte beren burua aberasteko eta talentuak hobetzeko ezagutzak. Esparru horretan, eraikitzeko eta gogoetan aritzeko aukeratzat hartzen da aisia; ez aspertu egonezinak sorraraziko dituen iturri beldurgarritzat. Esparru horretan, hiriak ez dira izango oinarrizko premiak asetzeko eta merkataritzaren eskakizunei erantzuteko soilik; edertasuna ere hor bilatuko da eta elkartzeko egarria hor aseko da.

Naturarekiko harremana berritu ahal izango du gizakiak esparru horretan; omenaldia egingo zaio kreazioari bere izaeragatik eta gizakia ulertzen laguntzeagatik. Esparru horretan, beren helburuen kalitatea lehenetsiko dute gizakiek, dituzten ondasunen kantitatearen gainetik.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyndon Baines Johnson Aldatu lotura Wikidatan