Kubo-kutxa aretoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kubo-kutxa aretoa
Kubo Kutxa.jpg
Kubo-kutxa aretoaren kanpoaldea
Kubo-kutxa aretoa hemen kokatua: Donostia erdigunea
Kubo-kutxa aretoa
Kubo-kutxa aretoa
Kubo-kutxa aretoa (Donostia erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 27″ N, 1° 58′ 41″ W / 43.3243°N,1.978°W / 43.3243; -1.978Koordenatuak: 43° 19′ 27″ N, 1° 58′ 41″ W / 43.3243°N,1.978°W / 43.3243; -1.978
Hiria Donostia
Helbidea Zurriola hiribidea,1 Gros
Postakodea 20002
Irekitze data 2000
Zuzendaria Ane Abalde
Telefono zenbakia 943012400
Webgunea http://www.sala-kubo-aretoa.eus/
Kubo-kutxa aretoaren kanpoaldea.

Kubo-kutxa aretoa, Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintza, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin berezian dago eta Donostiako kultura-bizitzaren eskaintzarik garrantzitsuenetakoa bihurtu da. 2000. urtean irekia, aretoak gutxi gorabehera 1.000 m2 ditu, eta bere zabaltasun eta arkitektura bereziari esker tamaina handiko erakusketak egiteko moduko lekua da.

Kubo-kutxa aretoaren programazioak, aldi baterako erakusketetan oinarrituak, arte plastikoak ditu ardatz, bereziki XX. mende-hasieratik gaur egunera artekoak, bertan sartuta arte-adierazpenaren beste arlo batzuetako zenbait proposamen ere, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinuaren ingurukoak.

Era guztietako jendearengana iristeko, Kubo-kutxa aretoak nazioarteko izaera duten erakusketa-proiektuak ingurune hurbileko proposamenekin uztartzen ditu: batetik, gaur egungo egile handien atzera begirakoak; eta bestetik, egungo arteari buruzko zenbait tesitan oinarrituriko talde-erakusketak.

Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuak kultura-erreferente bihurtu du, bertan era guztietako arte-adierazpenak erakusteko, baita artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topagune ere. Izan ere, maila handiko artistak izan dira bertan, besteak beste, Miquel Navarro, Ricardo Martín, Marta Cárdenas, Gonzalo Chillida, Jesus Mari Lazkano, Gao Xingjian, José Manuel Ballester, Menchu Gal, Javier Mariscal, Marc Chagall, Joan Miró, Ignacio Chillida, Jorge Oteiza, Ilan Wolf, Pablo Gargallo, Isabel Muñoz, Josune Amunarriz, Andrés Nágel, Rafael Moneo, Miquel Barceló, Vittorio Storaro, Balerdi, Juan Luis Goenaga, Mendiburu, Zumeta, Eduardo Arroyo eta Darío Villalba.

Hezkuntza-proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea jendeari hurbiltzeko, kultura-trukerako eta gaitasun kritikoa sustatzeko gune izateko pentsatua, hezkuntza-lanak garrantzi handia izan du beti kubo-kutxa aretoan.

Gure hezkuntza-proiektuak espezifikoki diseinatzen dira ikusgai dauden erakusketei lotuta, eta hainbat eratako hartzaileengana zuzenduta:

  • Familientzako jarduerak
  • Eskola-programak
  • Taldeentzako programak – Helduentzako eta publiko orokorrarentzako jarduerak
  • Premia bereziak dituzten taldeentzat egokitutako programak

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteartetik igandera: 11:30-13:30 / 17:00-21:00

Argibide erabilgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doako sarrera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]