Marc Chagall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marc Chagall
Marc Chagall 1941 cut.jpg
Bizitza
Izen osoaМоисей Хацкелевич Шагал, Мовша Хацкелевич Шагал
JaiotzaLiozna (en) Itzuli eta Vitsebsk1887ko uztailaren 7a
Herrialdea Frantzia
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Frantzia  (1937 -
BizilekuaSan Petersburgo
Mosku
Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoajudua
Lehen hizkuntzafrantsesa
errusiera
HeriotzaSaint-Paul-de-Vence1985eko martxoaren 28a (97 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Paul-de-Vence
Familia
Ezkontidea(k)Bella Rosenfeld  (1915eko uztailaren 25a -  1944ko irailaren 2a)
Virginia Haggard (en) Itzuli  (1945 -  1952)
Valentina Brodsky  (1952ko uztaila -  1985eko martxoaren 28a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSchool Yehuda Pen in Vitebsk (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Irakaslea(k)Nicholas Roerich (en) Itzuli
Léon Bakst (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista, grabatzailea, poeta, litografoa, diseinatzailea, artista grafikoa, ilustratzailea, eszenografoa, eskultorea, draftsperson (en) Itzuli eta zeramikaria
Lantokia(k)Vitsebsk
Paris
Mosku
San Petersburgo eta New York
Lan nabarmenakBehind the House (en) Itzuli
Hommage à Apollinaire (en) Itzuli
I and the Village (en) Itzuli
Chagall Windows (en) Itzuli
Chagall Lounge (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaComité national de l'estampe (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Mugimenduaespresionismoa
modernismo katalana
Genero artistikoaAbangoardismoa
animal painting (en) Itzuli
paisaia margolaritza
erretratua
arte sakroa

IMDB: nm1744391 Musicbrainz: 9c0a9e43-28b0-4f8d-a3bb-b26dc8c0d4c2 Discogs: 2235689 Find a Grave: 3759 Edit the value on Wikidata

Marc Zaharovitx Chagall (yiddishez: מאַרק זאַהאַראָוויטש שאַגאַל, errusieraz: Марк Заха́рович Шага́л, bielorrusieraz: Марк Захаравіч Шагал; Liozna, Vitsebsketik gertu, 1887ko uztailaren 6a - Saint-Paul-de-Vence, Itsas Alpeak, 1985eko martxoaren 28a) frantziar-errusiar margolaria izan zen, jatorriz judua. 1910etik 1913ra Parisen bizi izan zen, eta bertan ezagutu zituen garai hartako abangoardiako ertilari ospetsuenak. Hasierako oihalek kubismoaren eragin nabarmena badute ere, Chagallek unibertso guztiz berezia egituratu zuen bere margolanetan, fantasia eta haurtzaroko oroitzapenak biltzen zituzten irudiekin (Moi et le Village, 1911; La violiniste, 1912-1913; À la Russie, aux ânes et aux autres, Autoportraits aux sept doigts, Paris par la fenêtre). 1914. urtean joera espresionista nabariak ageri dituzten judu eta errabinoen irudiak margotu zituen (Juifs, Rabbins). 1917. urtean Vitebskeko erti-komisario izendatu zuten. 1922. urtera arte Sobietar Batasunean egon zen; garai hartan horma-irudi eta apainketa-lan ugari egin zuen. Berlinen irarketa-ikasketak egin eta gero, Frantziara jo zuen, berriz ere, eta liburuetako apaingarriak egin zituen. 1931tik aurrera, margo biziak nagusitu ziren haren oihaletan, irudien inguruak ia desagertzeraino. Loreak, ikuspegiak, txoriak eta maitasun-eszenak irudikatu zituen, bereziki. Bigarren Mundu Gerra hurbiltzen ari zela, ordea, bihotz-esturak hartu zituen bere koadroak (La Chute de l´Ange; Cruxifixion). Gerratean, Estatu Batuetara joan zen, baina bukatzean Frantziara itzuli zen berriz. Bibliako gaiak eta eskultura, zeramika eta, batez ere, berina landu zituen (Metzeko katedralean, adibidez, edo Jerusalemgo sendagileen zentroko sinagogan). André Malraux idazleak hala eskatuta, Parisko Operako sabaiko freskoak margotu zituen. Fantasiaz, margoz eta sinbolismoz beterik, Chagallen margolan espresionistak surrealismoa iragarri zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]