Kurgan hipotesia
Itxura

Kurgan hipotesia Marija Gimbutas ikerlariak 1956an plazaratutako teoria da, arkeologia eta hizkuntzalaritza uztartuta, aitzinindoeuroparren jatorria Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen duena.[1]
Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren arteko lurraldean Kurgan kultura garatu zen Kalkolitoaren eta Behe Brontze Aroaren artean. Ehorzketarako kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz tumulua adierazteko hitza da kurgan) du ezaugarri nagusi kultura horrek. Marija Gimbutasek eta berarekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura aitzineuroparrekin lotzen dute.[2]. Ondorengo mendeetan, eskualde horretatik Europa, Iran eta India aldera hedatu bide ziren indoeuropar hizkuntzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomas, Homer L.; Gimbutas, Marija. (1958-10). «The Prehistory of Eastern Europe. Part I: Mesolithic, Neolithic and Copper Age Cultures in Russia and the Baltic Area» American Journal of Archaeology 62 (4): 433. doi:. ISSN 0002-9114. (kontsulta data: 2021-05-14).
- ↑ Gimbutas (1970) 156 or: "«Kurgan kultura» (Tumuluen kultura) izena 1956an sartu zuen egileak, termino zabalago gisa, «Zulo-hilobiak» (Yamnaya errusieraz), sobietar adituek Ukraina ekialdeko eta Errusiako hegoaldeko kulturari erreferentzia egiteko erabilitako izenak, eta «Corded Ware», «Battle-Axe», «Ochre-Grave», «Single-Grave» eta Europako hainbat lekutan sortutako Kurgan itxurako elementuek ezaugarritutako konplexuei emandako beste izen batzuk ordezkatzeko.