La Graufesenque

Wikipedia, Entziklopedia askea

Graufesenque gune arkeologikoa da Aveyron/Avairon departamenduan, Frantzian, Millau udalerrian.

Erromatar Inperioko zeramika tailerrik garrantzitsuena da I. mendearen erdialdean, batez ere zeramika isilduarentzat.

Akitaniako Ruteniarren hiria, Tarn eta Dourbie elkartzen diren tokian, Emiliavum izena eman zitzaion III. mendetik aurrera (hortik, Millau izen modernoa), eta lehenago, Graufesenque. Zeramikaren ekoizpen adierazgarria izan zuen, batez ere sigillata, K.o. I. mendetik aurrera esportatzen zena. Pixkanaka Lezoux-ek (Arvernien hiri bat) ordezkatu zuen. Bertan egin diren aurkikuntza garrantzitsuenak hauek dira: lantegi asko, bi fana, nymphaeum bat. inskripzioak («labe-erregistroak»), zeramika-industria zaharraren historia ekonomikoa ezagutzeko garrantzi handiko iturri direnak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua Tarn ibaiaren ezkerraldean dago (ekialdean), Garona ibaiaren adarra da eta iparraldetik hegoaldera doa. Millau 1 Km. mendebaldera dago, Tarn ibaiaren eskuinaldean. Dourbie, Tarn ibaiaren adarra, gune historikotik 400 m iparraldera dago; Tarn-arekin bat egiten du 750 ipar-mendebaldean.

Condatomagus hiria, geroago, La Graufesenque izena eman zitzaiona, 370 bat metroko altueran dago, bi ibai horien artean eratutako lautada uholde-lautada txiki baten ertzean, eta 797 metroko altueran dagoen la Granède oppidumeraino igotzen den mendi-hegal baten oinetan.

Geomorfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua lur-jausien eremu estu eta labur batean dago. Ipar-mendebaldean, "uholde-lautada txikia" dago, azken uholde berritako materialez eta eta legarraz betea eta hego-ekialdean Domeriar garaiko tuparriz.[1]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako herriari Condatomagus ( (condate) = elkargunea; magus = merkatua) izena eman zitzaion. Izan ere, haren garapena, neurri batean, han egiten zen jarduera ekonomikoari zor zaio: eredu italiarretan oinarritutako zeramika-ekoizpen garrantzitsua. Izena Peutingerren taulan ageri da.

Peutingerren taularen zatia, Condatomagus agertzen dena

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condatomagnus galo-erromatar kokalekua, galiar herria zen ruteni-en lurraldean kokatua zegoen. La Granède oppidum protohistorikoa La Graufesenquetik 1,5 km-ra dago, hego-ekialderantz, aldapa gogor baten gailurrean. Oppidum horretatik gertu dagoen lautadan, vicus bat ezarri zen, Condatomagus izango zena[2].

Lugdunumeko zeramistak Condatomagusen instalatzen dira, bertako kalitatezko buztina erabiltzeko eta langile merkeak zeudela aprobetxatzeko.

Zeramika tailerrak K.o. I. mendetik III.era[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Graufesenkeko tailerrek K.o. I. mendetik III. mendearen erdialdera arte funtzionatu zuten[3], baina arrakastarik handiena I. mendearen erdialdean izan zuten: une hartan, Italiako tailerrak ordezkatu zituzten[4], eta I. Erromatar Inperioko zeramikazko ekoizpen-zentro garrantzitsuena bihurtu ziren. Inperioaren Mendebalde osoan saltzen ziren bertako ekoizpenak.

Bere merkatu zabalena Rhin inguruan zegoen, Vechten-en batez ere (Holandan), han aurkitu baita La Graufesenqueko pieza multzo handiena. Hala ere, pieza zaharrenak Alemaniako Andernacheko hilerrian atzeman dituzte. Bertako pieza zaharrenak k.o. 16. urtetik K.o. 69 arte dira (Flaviotar dinastiaren hasiera).[erreferentzia behar]

A. Vernhetek (1979)[5] sei ekoizpen-aldi handi bereizten ditu[6]:

  • 10. urtetik 20. urtera: probaldia
  • 20. urtetik 40. urtera: hasierako aldia
  • 40. urtetik 60. urtera: goraldia; kalitatea gorena da.
  • 60tik 80ra: trantsizio-aldia; produkzioa handitzen hasten da kalitatearen kaltetan.
  • 80. urtetik 120. urtera: gainbehera-aldia; kalitate baxua operazio-katearen zenbait etapatan hautematen da (lehortzea, desmoldatzea). Dekorazioak zabarragoak bihurtzen dira. Lezouxek eta Galia erdialdeko tailerrek La Graufesenque eta haren sateliteen txanda hartu dute.
  • 120 urtetik 150 urtera: epe berantiarra; «sigillata berantiarren» ekoizpena.

M. Genin jaunak zalantzan jarri du kronologia hori, batez ere azken aldia II. mendearen bukaera arte luzatzen baitu.

Lehen zeramika labeen aurkikuntza XIX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830ean, Artault de Tauriac-ek lehen “zeramikazko labe” baten berri eman zuen, eta uholde bati esker aurkitu zen[7].

Lehen zundaketak 1862tik aurrera egin ziren, Malzac abadearen zuzendaritzapean[8]. Gero, 1880tik 1886ra Ceres abadeak antolatu zituen indusketak. 1887an hil aurretik emaitzei buruz egin zuen argitalpen bakarren, “tailer handi eta oparoa” zela azaldu zuen eta Galia osotik langileak joaten zirela hara[oh 1][9],. baitzizkion La Graufesenqueri.

Ceres abadea izan zen lehengo ikertzailea La Graufesenqueren garrantzia eta bertako produktuak non-nahi zabalduta zeudela ikusten[9]. Biana iritzi hori bere garaiko usteen kontra doa. Adrien Blanchet garaiko akademiko ezagunak, adibidez, 1898an “Galia erromatarraren zeramika-tailerrak” gaiari buruzko memoria aurkeztu zuen Tolosan egin zen Congrès National des Sociétés Savantes-n (Akademikoen elkarteen kongresu nazionala), eta ez zuen La Graufesenque aipatu. Hans Dragendorff aleman arkeologoak 1894an idatzi zuen bere tesia terra sigillatari buruzkoa eta 1896an argitaratu zena: De vasculis Romanorum rubris capita selecta,, ez zituen eskura eskura Cerese eta beste batzuen komunikazioak, eta beraz, ez zituen bere tesian kontuan izan; hala ere, susmoa zuen Galia hegoaldetik zetozela toki askotan aurkitutako zeramikak.

Camille Julian-ek, berriz, 1899an orrialde oso bat eskaini zion hain maiz aurkitutako sigillata piezen jatorria eztabaidatzeari, eta ia osorik Italiari egotzi zizkion: “Arezzo, Modena edo beste leku batzuetakoa” ziela defendatu zuen-, gainera, Dragendorff-ek galiar atelierraren garrantziari buruz esan zuena kritikatu du, eta aurkikuntzak azaltzeko, Galo-erromatar tailerretan “Italiako produktuak kopiatu eta zigiluak faltsifikatu zirela" uste izan zuen.[10]

“La Graufesenqueren jaiotza-akta”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901 eta 1906 bitartean, Frédéric Hermet kanonigoak indusketa handiak egin zituen. Azken horrek jakinarazi zuen (1934an) 1902an Joseph Déchelet arkeologo eta kontserbatzaileak bisita egin ziola, eta orduan Déchelettek esan ziola Napoliko museoan Graufesenqueko MOMMO marka bat ikusi zuela, Ponpeian aurkitua[11]. Beraz, Déchelette ez zen kanonigoaren zain egon gunearen garrantziaz jabetzeko. Ohartarazten zaio “K.o. 79. urtea baino lehen (Ponpeiaren suntsiketa, alegia), Graufesenqueko katilu apainduak eta plater soilak Campaniako merkatuetan sartu zirela. Italiara egindako bidaia batean, 1901eko azken hilabeteetan, esportazio horren garrantzia ikusi genuen”[4].

Gainera, Arrentiumeko (Arezzo) lantegietan galiarren pitxarrak kopiatzen zituztela ere egiaztatu zuen. 1903an, Camille Julianen aldizkari berean, 40 orrialde argitaratu zituen gaiari buruz, eta Jean-Marie Paillerek (2010) deritzo “Graufesenqueren jaiotza-aktari” izan zela artikulu hura. Hurrengo urtean, 1904an, Dachelettek Les vases céramiques ornés de la Gaule romaine[9].

Hermet kanonigoaren indusketa eta ikerketak bi liburukitan argitaratu ziren 1934an, eta Michel Feugère arkeologoaren arabera (1981), “etapa erabakigarria izan zen zeramikagintzaren historian”[11].

1950 eta 1954 artean, Alexandre Albenquek eta Louis Balsanek indusketa berriak egin zituzten, baina baldintza eskasetan betiere[12].

1960ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, erregistro-baldintzak aldatu egin ziren Miquel familiaren (la Graufesenque baserriaren jabea) laguntza aktiboari esker. Lurrak alokatu eta gero erosi egiten dira, estratigrafia oso bat ezartzeko[13], induskatutako eraikinak kontserbatzeko eta aurkitutako artefaktuak hobeto aztertzeko. 1975ean, Alain Vernhetek Louis Balsanen erreleboa hartu zuen indusketen buruzagitzan. Gero, 1980an, Millau museoak guneari eta bere ekoizpenari eskainitako aretoak inauguratu zituen[14]. Gunean aurkitutako grafitoak 1988an argitaratu zituen Robert Marichal paleografoak[15].

Produkzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baxera fina ekoizten zen, sarritan zigilu-marka batekin estanpatuak. Marka hori sigillum (zigilua) zen latinez eta horregatik zeramika horri, zeramika sigillata esaten zaio, hain zuzen. Zeramikazko baxera horri "adreilu" koloreko engobea[oh 2] ematen zitzaion gainetik. Zeramika horren beste ezaugarri bat ekoizpenaren hasieran egiten zitzaion dekorazio moldekatua da, nahiz eta dekoraziorik gabeko piezak ere egiten ziren.

Artisauek labeetan bere piezak sartzen zituztenean, “karga zerrenda” edo "egosketa zerrenda" idazten zituzten, labean sartzen zuenaren erregistroa izateko. Bada, La Garufesanquen, terrakota zatietan grabatzen zituzten betetze zerrenda batzuk aurkitu dira[16][4].

Karga zerrenda plater batean idatzia. Testua Letra etzana erromatarrez idatzita dago. Fenaille museoan,
XIX. mendean aurkitutako bi "karga zerrenda". Grafitoak egosi ondoren idatzi ziren, stylus baten puntarekin, buztinezko erretiluen zatietan. Hor ere, letra etzana erabili zuten.

Produkzioaren estandarizazioak forma soilagoak ekarri zituen eta, adibidez, heldulekuak zituzten ontzi itxiak egiteari utzi zioten[17]. Millauko Udal Museoan hainbat forma mota ikus daitezke: pitxerrak, kopak, kaliza formadun ontziak, edalontziak, platerak, katiluak, etab.

Erabilitako materialak eta teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasta eta engalba buztinez eginda daude. Pasta oso homogeneoa da, eta aztarnategiaren inguruko Domeriar garaiko (Lias garaia) margetatik dator; engobea, Trias garaiko geruzetatik dator, eta horien azaleratze hurbilenak lekutik hamabost kilometrora daude.

Egoste-tenperatura ere oso homogeneoa zen, 1.050 eta 1.060ºC bitartekoa, gutxi gorabehera[18].

Gune arkeologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar garaian Condatomagus bigarren mailako aglomerazioa zegoen, eta auzo batzuk baino ez dira ezagutzen gaur egun, besteak beste, La Graufesenque buztingileen gunea.[19] Condatomagus izen galiarra galdu egin zen eta VII. mende inguruan D´Amiliavum izenak ordezkatu zuen gerora Amilhau izena emango zuena eta azkenik Millau bilakatu zen. Udalerri horretan, dena dela, toponimo zahar bat gorde egin zen: XIII. mendean Millau udalerriko toki bat Canhac izena baitzuen, geroago La Graufessenque izango zena (Grauffe familiaren jabaria)[20].

Aurkitutako aztarnategi arkeologikoak ikaragarriak dira, eta urte asko beharko dituzte aztertzeko: milioika pieza, behar bezala estututako mailetan; dozenaka mila lore estanpatu, hiru mila apaingarri desberdin, ehunka molde oso, dozena bat hondakin-biltegi. Horietako bik zazpi eta hamar mila pieza artean dituzte...[21]

Artisau-eremu bat da (buztingintza labeak, biltegiak, etab.), eremu sakratua (tenpluak) eta kaletan antolatutako bizilekuak. Beste eraikin batzuk aireko miaketa egitean detektatu ziren (ninfeoa adibidez).[22]

Buztingintzako labeak oso handiak dira eta hipokaustoak ere agertu dira etxe batzuen azpian.

Guneak ere badu fanum galo-erromatar bat (kulturako bi tenpluetako bat). Horma batek mugatzen du tenplua, eta sarrera ekialdera jarrita du. Egurrezko armazoiaz estalitako galeria bat du, balaustrada horma batek eusten diola. Erdigunean cella sakratuaren egun galduta baina manposteria zati altu baten hondarra utzi zuena.

Babesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna arkeologikoek babes ugari dituzte monumentu historiko[23] izendapenari esker:

  • Frantziako monumentuen zerrendan egin zen lehen inskripzioa 1951ko uztailaren 26koa da eta aztarnategia besten zuen.
  • Bigarren inskripzioa, 1993ko azaroaren 15ean, aztarnak dituzten lurzorurako.
  • Bi sailkapen agindu egin ziren 1995eko abuztuaren 4an eta 1995eko azaroaren 6an, beste lurzati batzuetarako eta beste aztarna batzuetarako.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cerès abadea, Rodezko museoko kontserbadorea, 1887an hil zen. 1885ean Aveyrongo Zientzia, Letra eta Arteen Elkarteari komunikazioa egiteko eta Rouquette abadeak gaiaren inguruan egindakoa onartzeko denbora besterik ez zuen izan. Hil zenean, zeramikazko bildumaren zati handi bat bota egin zen. Vialettes abadeak parte bat salbatu zuen, zehatz-mehatz aztertzen ari zena, eta Ceresen idatziak ere zaborretik erreskatatu zituen. Villatesek berak idaztzi zuen guneari buruz: “Zalantzarik gabe, Graufesenquen zeramikazko fabrika handi bat egon zen [...] Han fabrika garrantzitsuenetako bat zegoen [...] Sigla ugariek, iduskatutako espazio txiki samarrean aurkituak, erakusten dute fabrikazioa eskala handian egiten zela”.
  2. Buztin finez eta urez egindako nahasketa bat da, zeramikak azal leuna izan dezan. Bernizaren antza badu ere ez da gauza bera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) G. Mennessier; J.-G. Astruc; A. Bambier; P. Collomb; J. Galharague; J. Roche. (1984). Notice explicative de la feuille Millau à 1/50000. Orléans: éd. du B.R.G.M., 20 or...
  2. Philippe, Gruat. Rodez (Segodunum) et Millau (Condatomagos) : deux exemples d'agglomérations gauloises chez les Rutènes - par A. COIFFE, P. GRUAT, L. IZAC-IMBERT et A. VERNHET - CAA N°24 - 2011. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. Alain Vernhet, Bernard Hofmann, Michel Thuault eta Pierre‑Yves Genty (2022) "Groupe de La Graufesenque", in, Éditions de la Maison des sciences de l’homme, «Documents d’archéologie française» bild., 2022-04-29 (ISBN 978-2-7351-2055-0, DOI 10.4000/books.editionsmsh.323789, 95‑120 or.
  4. a b c (Frantsesez) Dechallete, Joseph. (1904). Les Vases céramiques ornés de la Gaule romaine (Narbonnaise, Aquitaine et Lyonnaise). 1 Paris: Alphonse Picard et fils..
  5. Vernhet, Alain. (1979). La Graufesenque, atelier de potier gallo-romain, Toulouse. Tolosako Saint Raymond Museoa de Millauko Museoa.
  6. (Frantsesez) Léon, Yoanna. (2010). Étude de la diffusion en Gaule d'une technique romaine d'élaboration de sigillées à travers l'analyse microstructurale des surfaces décoratives (ou engobes) (fisikako doktoretza tesia, zuzendaria: Philippe Sciau eta Robert Sablayrolles),. Université Toulouse III - Paul Sabatier, 10 or..
  7. R. Artault de Tauriac (1844), Esquisses sur Millau et sur sa vallée, Rodez, Carrère Jeune, 171 or. Aipatua: Pailler 2010, 2. or.
  8. Robert Marichal (1981), «Nouvelles fouilles et nouveaux graffites de La Graufesenque», Comptes-rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres «125e année», 2 zk.,‎ 244-273 or. (ISSN 1969-6663, DOI 10.3406/crai.1981.13833.
  9. a b c (Frantsesez) Pailler, Jean Marie. (2010). «Déchelette et la Graufesenque» Journées d’études PCR Archives et correspondance de Joseph Déchelette (4-5 nov. 2010) (Tolosa).
  10. Jullian, Camille 1899 «Remarques sur un essai d’inventaire des figlinae gallo-romaines», Revue des Études Anciennes, 1-2 zk, 143-162 or.
  11. a b Frédéric Hermet, La Graufesenque (Condatomago), Paris, 1934. Heman aipatua: Pierre Pinon,"La découverte de la céramique sigillée gallo-romaine : une approche moderne dès les XVIIIe et XIXe siècles", in, Fenet, Annick eta Lubtchansky, Natacha (zuz.) 20015. Pour une histoire de l’archéologie XVIIIe siècle - 1945. Hommage de ses collègues et amis à Ève Gran-Aymerich, Pessac, Ausonius Éditions, Scripta Receptoria bilduma, 5, 2015 83-112 or, paragr. 37, 81. oharra
  12. Lantier, Raymond. (1950). «Note sur la reprise des fouilles de La Graufesenque (Aveyron)» Comptes-rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres (4): 420-422.  doi:10.3406/crai.1950.78598. ISSN 1969-6663...
  13. (Frantsesez) Bourgeois, Ariane. (1995). «L'empreinte de Rome dans les Gaules : l'apport de La Graufesenque (Millau, Aveyron)» Cahier du Centre Gustave Glotz (6): 103-138..
  14. Marichal, Robert (1981) «Nouvelles fouilles et nouveaux graffites de La Graufesenque», Comptes-rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres « 125e année », 2,‎ 244-273 or. (ISSN 1969-6663, DOI 10.3406/crai.1981.13833).
  15. Marichal, Robert (1988), Les graffites de la Graufesenque. Paris, Éditions du CNRS, «Supplément à Gallia» bild., 47, 1988 (ISBN 2222038642).
  16. «Condatomagus - Les bordereaux d'enfournement...» Le long de la Via Domitia ... (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  17. Jean-Paul Jacob, «Réflexion sur le choix du lieu d'implantation des ateliers de potiers gallo-romains», Collection de l'Institut des Sciences et Techniques de l'Antiquité, lib.. 294 « Hommages à Lucien Lerat »,‎ 1984, 349-360 or, 351 or.
  18. Dejoie, Catherine. (2005). «Les sigillées des ateliers de la Graufesenque et de Montans. Étude comparative des pâtes et engobes» La difusió de la Terra Sigillata Sudgàl·lica al nord d'Hispania, 2005, ISBN 84-393-6930-1, págs. 9-18 (Museo de Arqueología de Cataluña = Museu d'Arqueologia de Catalunya): 9–18. ISBN 978-84-393-6930-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  19. Condatomagus (Millau, La Graufesenque). ..
  20. (Frantsesez) Millavois.com. (2023-03-04). «Millau. L’eau potable de la Graufesenque» millavois.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  21. (Gaztelaniaz) Pache, Juan. (2012-09-09). «Juan Pache Blog: La Grausesenque una historia de la sigillata» Juan Pache Blog (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  22. Le site de la Gaufresenque à Millau. 16-09-2016..
  23. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Site archéologique de la Graufesenque. ..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]