Galo-erromatar kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingelheim am Rhein-en aurkitutako galiar-erromatar eskulturak

Galo-erromatar kultura termino modernoak Erromatar Inperioaren mende zegoen Galietako kultura erromanizatua identifikatzaileko erabiltzen den izena da. Kultura horren ezaugarri izan dira morala eta bizimodu erromatarra hartu edo egokitu izana, galiarren ohiko testuinguruan. Galian ondo aztertutako bi kultura ezberdin horien bat-egiteak eredu bat ematen die historialariei, hain sakonki aztertu ez diren beste probintzia erromatar batzuetako erromanizazioaren garapen paraleloak alderatu eta kontrastatzeko[1].

Frantzian, galiar-erromatar adjektiboa oso zabalduta dago, eta ia beti erabiltzen da publiko orokorrari zuzendutako komunikazioetan. Garai bat deskribatzeko erabiltzen da, eta adibidez, Elusako akitaniar hiriaren web-gunean, nahiz ezta Elusa bera ez zen galiarra izan, "ELUSA Capitale antique constitue un ensemble gallo-romain unique" irakur daiteke bere web-gunean[2].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri zelta guztiak bezala, galiarrek Hallstatt-eko zibilizazioaren oinordeko kulturalak dira. Gainerako herri zeltekin erritu-praktikak eta artisau-teknika batzuk partekatzen dituzte, eta bere hizkuntza beste hizkuntza zeltekin batera hizkuntza-familia bat osatzen dute, nahiz eta haien artean elkarreragin gutxi dagoen.

Ezin da benetan galiar herriaz hitz egin, pluralean izan ezik; izan ere, konkista erromatarraren garaian, galiarrak ez dute inola ere erakunde politiko bateratua.

Hurbileko dialektoak hitz egiten dituzten herri zelten nebulosak bat osatzen dute. Klan ugari eta aurkari horiek gatazkan daude maiz; bestalde, galiarrek ez dute buruzagi ahalguztidunik eta Zesarrek hasitako galiarren aurkako gerretan baizik ez zituzten aliantza handiak egin inbaditzaileari aurre egin ahal izateko.

Nortasun kolektibo indartsu eza horrek Alesiako porrota eragin zuen. Hala ere, jakina da, batasunik ez izan arren, galiarrak kontziente zirela elkarrekin espazio komun batean bizi zirela. Hori da, seguru asko, Vercingetorix boterera iristeko arrazoia.

Galiarrak barbarotzat hartuak izan dira luzaroan. Zibilizazio horren ikuspegi arkaikoa, batez ere, bi eragile ditu: batetik, galiarren idazkirik aurkitu ez zirelako eta bestetik, Julio Zesarren kanpainei buruzko berak idatzitako kronikan -Commentarii de Bello Gallico- horrela deskribatu zituelako.

Ikerketa arkeologikoari esker, herri hauen ezagutzan sakondu ahal izan da eta ikuspegia aldatu. Gaur egun, badakigu galiarrak nekazari eta eskulangile bikainak izan zirela eta hainbat erakunde zituztela gizartea hiritan edo hirien aurrekariak ziren gunetan antolatzeko.

Bigarren Mundu Gerraren bezperara arte nekazaritzan erabiltzen jarraitu diren teknika tresna askoren asmatzaileak izan ziren, hala nola, upela.

Metalurgiko bikainak dira, burdina, brontzea eta urrea lantzen dituzte eta objektu zehaztasun handiko objektuak egiteko gai dira. Eztainuaren aurkikuntza galiar Biturigeei egozten zaie[3].

Haien sistema politikoa, denbora luzez tribaltzat eta primariotzat hartua, hierarkikoa zen berez. Emakumeak gizonen botere eta aukera berak omen zituen taldean. Eta bakoitzak bere lekua irabazi behar zuen buruzagiaren edo agintaritzaren aurrean.

Druidek, vate-ek eta bardoek oso funtzio bereziak zituzten zientziaren, kulturaren eta hezkuntzaren eremuan.

Azkenik, eskulangintzan eta nekazaritza-ekoizpenean maisu izandako herri hau herri gerrazale ere bazen, eta haren armek erromatarren armen parekoak ziren. Eraso-teknikak ere oso antolatuta zeuden, hala nola, trimarcisia (euskaraz: «hiru zaldun») teknika edo gurdiak borrokan erabiltzea edo zaldunek ezpata luzeak maneiatzea.

Historiografiaren ikuspegi aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromanizazioa XIX. historialari eta arkeologoen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langonen dauden Vénusen termak , arkitektura galiar -erromatarraren adibidea antzinako Armorikan (gaur egun Bretainia).

XIX. mendeko historialari eta arkeologoek, hala nola Caumont Arcisse eta François Jouannet-ek, erromatartzearen irudi positiboa zabaldu zuten, Galia historiaurretik historiaurrera igaro zen une gisa. Autore horien aburuz, "erromanizazioa zibilizaziorako sarbidea da", eta horrek aukera emango zien galiarrei beren basakeriatik ateratzeko. XIX. mendeko historialariek Galiar-Erromatarrak irudikatzen dituzte “indarra [galiarrak] eta ordenaren [erromatarrak] arteko batuketa” baten gisa. XIX. mendeko historiaren eskuliburu batean, hitz hauek daude: «erromatarrak oso zibilizatuta zeudenez, galiarrak zibilizatu zituzten»; erromatarrek landa-kultura batetik hiri-kultura batera pasarazi zituzten. Historialari modernoek (hala nola Laurent Olivier eta A. M. Thiesse) iraganaren ikuspegi ideologiko hori aztertzen dute, XIX. mendeko Frantziako herria "zibilizatzeko" nahiaren adierazpen gisa, lehen mendeetako galiarrek ezagutu zuten "zibilizazio" prozesuaren irudi gisa.[4]

Napoleon III.ak Julio Zesarren Historian (1865-1866) erromanizazioa ekarri zuen gogora. Lan horretan botere autoritarioaren erabilera justifikatu nahi zuen, eta "zesarismoak herrien zoriontasuna egiten duela" erakutsi[5]. Galiarrentzat aurrera egiteko aukera gisa irudikatzen du Erromaren konkista: "Horregatik, Vercingétorixen oroimena ohoratzen duen bitartean, ezin dugu haren porrota deitoratu. Mirets dezagun galiarren lider horren maitasun zintzoa bere herrialdearen independentziagatik. Baina ez dezagun ahaztu gudaroste erromatarren garaipenari zor zaiola gure zibilizazioa: erakundeak, ohiturak, hizkuntza, guztia konkistatik dator. Horregatik, garaileen seme-alaba gehiago gara garaituenak baino"[6]. Napoleon III.ak, bestalde, 1865ean Aljerian antzeko ikuspuntuetan oinarritutako diskurtsoa darabil, non aljeriarrei esaten baitie garaituta, konpromisoa hartu dutela, galiarrek bezala, zibilizazio berri bat berpizteko, ordena berri batean; galiarrek bezala, haren porrotak garaipena ekarriko duela[7].

Erromanizazioa historialari modernoek ikuspegitik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurent Olivierren arabera, gaur egun, erromanizazioa armen indarra duen Inperio batek gutxiengoa den kultura bat zapaltzea bezala aztertzen da[8].

Serge Leuwillon "Erroman galiarren esplotazio bortitz eta basati" batez hitz egiten du.[9]

Laurent Olivierrek nabarmentzen du erromatar armadaren aurkako "herri zibilaren babesgabetasuna". Avaricumeko (Bourges) setioak dozenaka mila galiar hil zituen; Julio Zesar beraren arabera, soldadu erromatarrek "ez zituzten barkatu egin ez emakumeak, ez zaharrak, ezta haurrak ere" (hilabete batzuk lehenago, Orleansen, merkatari erromatarren hilketa jazo zen). Puy d'Issolud (Uxellodunumi) eraso egin ziotenean, Zesarrek armak zeramakiten galiarren bi eskuak moztu zituen. "Galiaren Historiaren gertakizun odoltsua" izan zen. "Erromanizazioa ez da gertaera zoriontsu bat"[10].

Christian Goudineauk gogorarazi duenez, K.a. 57an, Julio Zesarrek oppidum baten errendizioa lortu zuen, baina, kausitu zuenean, setiatuek ez zizkietela arma guztiak eman, Zesarrek, zigortzeko 53.000 galiar saldu zituen esklaboen merkatuan[11].

Matthieu Poux-ek, gatazkaren bortizkeria ukatu gabe, erromatarren konkistaren aurreko eta ondorengo bi mendeen arteko jarraitutasun-elementuak azpimarratzen ditu, batez ere hirigintzan (oppiden zibilizazioa), arkitekturan (galiar-erromatar erako tenplu eta antzokiak, eredu arkitektoniko autoktonoen egokitzapen erromatarra) eta erlijioan.

Galiarren gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galoen, belgen eta akitanoen herrien mapa.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiarren gerra K.a. 58an hasi zen. Uret batzuk lehenago helveziarrak Santonen lurraldean, Saintongen, kokatu nahi zutela iragarri zuten, eta migrazioa/inbasioa martxan jartzeko hasi ziren. 58. urtean, Garai hartan, Galia Transalpinoko gobernadorea Julio Zesar zen. Enbaxadore helveziarrek erromatar probintziaren iparraldea zeharkatzeko baimena eskatu ziotenean, hark ezezkoa eman zien. Helveziarrek plana aldatu eta iparralderago joatea erabaki zuten. Helveziarrek eta atxiki zitzaizkien beste tribu batzuk erromatarren beste galiar batzuen lurrak arpilatzen hasi, eta azkenak Erromari laguntza eskatu ziotenean, Julio Zesarrek eraso egin zuen.

Itzuli zenean, Zesar Bibracte oppidumean geratu zen, “Heduarren” artean. Han, bere hitzetan, ia lider galiar guztien eskerrona jaso zuen helvetiar “inbasiotik” askatu izanagatik. Gainera, galiar buruzagiek eskatu zioten Arioviste germaniar boteretsuaren mehatxutik askatzeko.

Bere asmo politikoak lortzeko modua ikusita, Zesarrek Rineko germaniar buruzagia garaitu zuen. eta arrakastak bultzatua, Rin baino harantzago jarraitzen du konkista, Mantxako Kanala zeharkatzen du eta Belgika konkistatzen du. Azkenik, Zesarrek 500.000 km² dituen lurralde zabal bat Erromaren menpe jartzen du eta inoiz 50.000 gizon baino gehiago izan ez dituen armada kontrolatzen du.

Erromanizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromanizazioaren etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu juridiko eta politikotik, Galia Transalpinoa erromanizatzeko etapa nagusietako bat (oraindik Gallia bracata (Galia galtzaduna) edo Gallia Comata (ile luzedun Galia) izendatzen zena) Klaudio enperadoreak Senatuan egin zuen diskurtso ospetsua da, Kladuioren taula (Oratio Claudii ) edo Liongo taula esaten zaion dokumentuari esker guregana iritsi dena.

Hain zuzen, diskurtso horrek inflexio-puntua markatzen du Galia erromanizatuaren historian; are gehiago, batzuetan, zibilizazio galiar-erromatarraren jaiotza-ekintzatzat hartzen da.

Hasiera batean, diskurtso horren bidez elite galiarrak erromatar kulturan eta politikan integratzeko oinarriak jarri ziren, nahiz eta prozesu hori hainbat hamarkadatan zehar zabaldu zen.

Bestalde, Erromako Inperioak iraun egin zuen eliteak integratzeko politika horri esker. integrazioak mendeetan zehar, Mediterraneoko arroan konkistatutako probintzia guztiei eragin zien pixkanaka.

Azkenen finean, Galiako herriak Erromako historiarekin sistema politiko eta sozialarekin nahastu ziren, eta sistema horretan konfiantza izan zuten, batez ere erakundeetan.

Lurraldearen antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren konkistaren aurretik, Galia hirurogei bat tribuk osatzen zuten (haien kultura-unitatea ere zalantzan jartzen da). Lurraldea tribu horien inguruan antolatzen zen, eta tribu horiek oppidumak zituzten (plaza gotortuak, lehengaietatik hurbil edo merkataritza-bideetan eraikiak). Beraz, herriak eta hiriak merkataritza-zentroak ziren, plaza publikoen eta merkatuen eta ferien arabera egituratuak. Handienen kasuan (gorago aipatu dugun Bibracte bera), gune politiko eta administratiboak ere baziren.

Galiako erromanizazioak lurraldearen antolamendua aldatuko du. Lehenik eta behin, galiarren hiriak arkitektura erromatarraren kodeen arabera aldatuko dira. Hiria hiri-plano ortogonalaren, cardoaren eta decumanusaren arabera antolatuko dira fisikoki, foroa erdian jarrita. Gurdi lasterketetarako zirkoak, antzokiak, eta bestelako azpiegitura publikoak biderkatu egingo dira hirietan. Hogei urtean hirurogei bat hiri eraikiko dira eredu erromatarrari jarraituz.

Landa-eremuak eta landa-mundua, mendebaldeko beste probintzietan bezala, vici[12], pagi eta, K.o. IV. mendetik aurrera batez ere, villae-en inguruan antolatuko dira. Villaetan, bereziki, nekazaritza-bizitza lehenetsiko dira.

Zirkulazio-bideei dagokienez, erromatarrek galiarren bideak birmoldatu besterik ez zuten egin. Bideen 90 000 km-ak hiriak haien artean eta herriekin lotuko ditu, merkataritza oso garrantzitsua ahalbidetuz, baina baita pertsonen eta, jakina, tropen joan-etorrietan abiadura handitu ere.

Kultura-trukeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galo-erromatar jainkosa. Bordele, K.o. II edo III. medekoa. Teknikoki erromatarra, galiar sinesmenetan oinarritutako eta galiar ikuskera duen irudia da. Arkeologia Museo Nazionalean ikus daiteke. Ume bati edo biri bularra ematen ari diren eta eserita dauden ama-jainkosak ohikoak dira Galian.

Gaur, zalantzan jartzen da erromatarrek Galia akulturatu izana.' Seguruenik bi zibilizazioen arteko kultura-asimilazioa egon zen. Galiarrek hiri erromatarren arkitektura, espazioaren antolaketa eta abar hartu zituzten. Erromatarrek galiarren ezagutza eta asmakuntzak baliatu zituzten nekazaritza eta artisautza garatzeko. Hala ere, badira trukaketa kultural eta teknikorik izan ez duten gaiak. Galiarren upelgintza ezagutzak eta teknologia horren garapena handia izanagatik, erromatarrek beren anforak erabiltzen jarraitu zuten likidoak garraiatu eta saltzeko.

Iraupena eta amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. VI. mendearen hasieran, barbaroen inbasioek funtsezko aldaketak ekarri zizkioten kultura galiar-erromatarrari politikan, oinarri ekonomikoan eta antolamendu militarrean. 418ko akordioaren ondoren, bisigodoak Septimaniako probintzian finkatu zirenean eta leialtasun bikoitza ezarri, mendebaldeko agintaritza erromatarra Mendebaldeko Erroman desintegratu zen. Agintarien klasea kritikoa bilakatu zen[13].

K.o. VI. , kultura galiar-erromatarrak iraun zuen batez ere Galia Narbonenseko Okzitanian , Galia Zisalpinoan eta, neurri txikiagoan, Galia Akitanian. Antzinako Galiako iparralde erromanizatuan, frankoek okupatu ondoren, Mesovingiar kultura garatuko da.

Erromatarren bizimoduak, batez ere hirietako bizitza publikoan eta hirietako erantzunkizunetan (res publikoa), zein landa eremuko villaetako luxuzko sisteman oinarritua, denbora gehiago iraun zuen bisigodoek status quoa ordezkatu zuten eskualde eskualdetan.

Galiar-erromatar hizkuntzak ipar-ekialdean iraun zuen Silva Carbonaria izeneko eskualdean, egungo Belgikan, iparraldeko eta ekialdeko frankoekin muga eraginkorra mantendu zuena, eta ipar-mendebaldean Loira bailararaino, non kultura galiar-erromatarrak kultura frankoarekin interferentziak baitzituen Tours bezalako hiri batean. Gregorio Tourskoa aipatutako azken ingurumen kultural horretako pertsonai ezaguna da, hots, apezpiku galiar-erromatarra zen Merovingiar dinastiarentzat. David Dalbyk galiar-erromatar lurraldeetarako zazpi hizkuntza identifikatu ditu: galiar-baloniera, frantsesa, francoproventzala (arpitan), erromantxe, ladinoa, friuliera eta lombardiera. Beste definizio batzuk, ordea, askoz zabalagoak dira: erretorromaniera, hizkuntza okzitano-erromatarrak eta hizkuntza galiar-italikoak.

Sinkretismo erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwigshafen-Rheingönheim-en aurkitutako EPONAI izena eskuz idatzita duen zeramikazko ontzi bat. Bi marra bertikal (II), "E" irakurtzen da.

Galietako gerren gaineko Iruzkinen VI. liburuan, Julio Zesarrek galiarren jainko-jainkosak aipatzen ditu, baina izen zeltikoak eman ezin dituenez, teonimo erromatarren baliokideak aipatzen ditu, eta, beraz, erromatar interpretazio hori dela eta, izaki jainkotiar horiek desitxuratuta agertzen zaizkigu. Askotan aipatzen da, adibidez, Zesarrek esan zuela "Merkurio" zela galiarren jainko garrantzitsuena.. merkurio horren atzean, Lug zegoela uste dute adituek[14]:

Interpretatio romanaren deitzen dugunaren bidez, izen erromatarrak eman zitzaizkien galiarren jainko-jainkosei, hala nola Gobannus jainko-errementariari. Zelten dibinitateen artean, Epona zaldien babeslea baino, ez zen sartu erromatar kulturan, eta Galiaren mugetatik haratago hedatu zen[15].

Galiar hizkuntzan idatzitako lamina, Gobannos jainkoari eskainia

Arkitektura modelo bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluen kasua hibridazio horren adibide interesgarria da. Erromatar jainko-jainkosen gurtzarako tenpluek, erromatar ereduak jarraitzen zuten, adibidez, Nimeseko Maison Carrée tenplu monumental eta ezaguna. Baina galiar tenplu berezi batzuk garatu ziren, erromatar arauak guztiz jarraitzen ez zituztenak: txikiagoak, lurraren maila berean jasoak, eta forma karratua edo zirkularra zutenak, besteak beste.

Beste modelo berezi bat antzoki galiar-erromatarrena izan zen. Galiarren artean, anfiteatro eta antzoki arteko nahasketa ematen duen eraikin bat garatu zen, hiri batzuetan agertzen dena, Galia Narbonensisean (probintzia erromatartuena) ez besteetan[16].

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Les interprétations modernes révisent la dichotomie antérieure de la "romanisation" et de la "résistance", surtout sous l'influence croissante de l'archéologie, à travers les restes matériels des modèles de consommation de tous les jours, tels que Woolf 1998 : 169-205, qui souligne les découvertes à Vesontio / Besançon.
  2. «ELUSA Capitale Antique - 3 lieux de visite - Elusa, Capitale Antique» www.elusa.fr (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  3. Daubrée, A.. (1868). «Aperçu historique sur l'exploitation des métaux dans la Gaule» Revue Archéologique 17: 298-313. ISSN 0035-0737..
  4. Laurent Olivier et A.-M. Thiesse s'expriment dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 2 ("Le héros national"), DVD Arte Éditions, 2012.
  5. Christian Goudineau dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 2 ("Le héros national"), DVD Arte Éditions, 2012.
  6. Napoléon III, Histoire de Jules César (1865-1866), cité dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 2 ("Le héros national"), DVD Arte Éditions, 2012.
  7. Serge Lewuillon, dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 2 ("Le héros national"), DVD Arte Éditions, 2012.
  8. Laurent Olivier dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 2 ("Le héros national"), DVD Arte Éditions, 2012.
  9. Serge Lewuillon, dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 1 ("Le roi des guerriers"), DVD Arte Editions, 2012.
  10. L. Olivier, dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 1 ("Le roi des guerriers"), DVD Arte Éditions, 2012.
  11. Ch. Goudineau dans le documentaire de Jérôme Prieur, Vercingétorix, épisode 1 ("Le roi des guerriers"), DVD Arte Editions, 2012.
  12. Dondin-Payre, Monique. (2004). «Michel TARPIN, Vici et pagi dans l'Occident romain.» L'Antiquité Classique 73 (1): 545–547. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  13. Gilliard, Frank D.. (1979-10). «The Senators of Sixth-Century Gaul» Speculum 54 (4): 685-697.  doi:10.2307/2850323. ISSN 0038-7134..
  14. Alberro, Manuel. (2010). «El pancéltico dios Lug y su presencia en España» Polis: revista de ideas y formas políticas de la Antigüedad (22): 7–30. ISSN 1130-0728. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  15. L.S. Oaks, "The goddess Epona: concepts of sovereignty in a changing landscape" in Pagan Gods and Shrines of the Roman Empire, 1986
  16. «JF BRADU - Les Celtes» jfbradu.free.fr (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dominique Garcia eta Jérémy Perrodeau (marrazkiak) 2021. Les Gaulois à l'oeil nu, CNRS, 176 or. (ISBN 978-2-2711-3221-5).
  • Philippe Ménager, 2016. Patrimoine gallo-romain en France, Editions Christine Bonneton, 256 or. (ISBN 978-2-8625-3711-5).
  • Gérard Coulon., 2006. Les Gallo-Romains : Vivre, travailler, croire, se distraire 51 av. J-C - 486 apr. J-C, Editions Errance, 219 or. (ISBN 978-2-8777-2331-2).
  • Françoise Beck eta Hélène Chew, 1989. Quand les Gaulois étaient romains, Gallimard, Paris, 1989.
  • Gérard Coulon, 1985. Les Gallo-Romains, 2 liburuki, Armand Colin, Paris, 1985.
  • Paul-Marie Duval, 1991. La Gaule pendant la paix romaine, GLM (Hachette), Paris, (ISBN 2-7028-2162-6)
  • Albert Grenier, 1970. Les Gaulois, Petite bibliothèque Payot, Paris, (ISBN 2-228-88838-9)
  • Albert Grenier, 1946. Manuel d'archéologie gallo-romaine, 2 liburuki.
  • Renée Grimaud, 2001. Nos ancêtres les Gaulois, éditions Ouest-France, Rennes (ISBN 2-7028-4542-8)
  • J. J. Hatt, 1970. Histoire de la Gaule Romaine, 120 avant J.-C. – 451 après J.-C. : Colinisation ou Colonialisme ?, 3. arg., Payot, Paris.
  • Jacques Marseille, 2002.Frantziako Historia Berria, Tempus, Paris, (ISBN 978-2-262-01966-2)
  • Danièle eta Yves Roman, 1997. Histoire de la Gaule, Librairie Arthème Fayard, Paris, 1997.
  • Emile Thévenot, 1948. Les Gallo-Romains, coll. Que sais-je?, Paris.

Espezializatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Catherine Balmelle eta Jean-Pierre Darmon, La mosaïque dans les Gaules romaines, A&J Picard, 2017.
  • Alix Barbet, La peinture murale en Gaule romaine, A&J Picard, 2007.
  • Raymond Brulet et Fabienne Vilvorder, La céramique romaine en Gaule du Nord : Dictionnaire des céramiques - La vaisselle à large diffusion, Brepols, 2010.
  • Jean-Pierre Brun, Archéologie du vin et de l'huile en Gaule romaine, Errance, Paris, 2005.
  • Gérard Coulon, L'Enfant en Gaule romaine, 2. arg. aldizkaria eta handitua, Errance, Paris, 2004.
  • Divinités et cultes : Dans les campagnes de la Gaule romaine et des régions voisines, textes réunis par Robert Bedon et Hélène Mavéraud-Tardiveau, Presses Universitaires de Limoges et du Limousin, Limoges, 2018.
  • François de Izarra, Hommes et fleuves en Gaule romaine, Errance, Paris, 1993.
  • Isabelle Fauduet, Les temples de tradition celtique en Gaule romaine, Errance, Paris, 2010
  • Alain Ferdière, Les campagnes en Gaule romaine : Les hommes et l'environnement en Gaule rurale, 2 liburukitan, Errance, Paris, 1988 eta 1991.
  • Chantal Nerzic, La sculpture en Gaule romaine, Errance, Paris, 1991.
  • Présence des divinités et des cultes dans les villes et les agglomérations secondaires de la Gaule romaine et des régions voisines : Du Ier siècle avant notre ère au ive siècle de notre ère, textes réunis par Robert Bedon et Hélène Mavéraud-Tardiveau, Presses Universitaires de Limoges et du Limousin, Limoges, 2016.
  • Michel Reddé et al. (zuz.), L'architecture de la Gaule romaine : Les fortifications militaires, MSH / Ausonius, Bordele, 2006.
  • Bernard Rémy et Nicolas Mathieu, Les femmes en Gaule romaine : ier siècle avant J-C - ve siècle après J-C, Errance, Paris, 2009.
  • Bernard Rémy et Nicolas Mathieu, Les vieux en Gaule romaine (ier siècle avant J.-C. – ve siècle après J.-C.), Errance, Paris, 2015.
  • Geneviève Roche-Bernard et Alain Ferdière, Costumes et textiles en Gaule romaine, Errance, Paris, 1993.
  • William Van Andringa, La religion en Gaule romaine : Piété et politique (ier-ive siècle apr. J.-C.), 2. arg. berrikusia eta geh9igarriekin, Errance, Paris, 2017.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]