Laidatxu
| Laidatxu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | urre koloreko hareazko hondartza eta hiri-hondartza |
| Luzera | 55 m |
| Zabalera | 100 m |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°24′17″N 2°41′59″W / 43.40472°N 2.69972°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
| Udalerria | Mundaka |
Laidatxu[1] Bizkaiko hondartza bat da, Mundakako udalerrikoa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundakako herriaren erdialdean dago, Sukarrietarantz doan errepideko zubiaren azpian. Ur korronteetatik babestuta dagoen kala txikia da; hala ere, itsasbehera denean, Mundakako itsasadarreko korronteek arriskua dakarte. Guztira 55 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 5.600 metro koadroko azalera dauka; eta 1.800ekoa, itsasgora denean.
Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ere ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Surfa praktikatzeko oso egokia, Mundakako ezker olatu famatua hartzeko surflari ugari etortzen da urtero.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txatxarramendi uhartea eta Laidako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txorrokopuntan hartzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 199. arauaː Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak. (kontsulta data: 2025-11-1).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondartzari buruzko informazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
| Bizkaiko hondartza eta kalak | ||
|---|---|---|
|
Abiña • Antzorape • Areatza • Areeta • Areatzatxu • Armintzakalde • Armintza • Arriatera • Arribolak • Arrigorri • Arrigunaga • Arrizabala • Askibil • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barasorda • Barinatxe • Barrika • El Lastrón • Endaidi • Ereaga • Errotatxu • Gorliz • Gorrondatxe • Ikatzaren hondartza • Isuntza • Kanala • Kanalape • Kanterape • Karraspio • Karraspiotxikia • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • Portuaundi • Portutxiki • Portu Zaharra • Sagustan • San Antonio • Sokako senoa • Tonpoitxikia • Toña • Uraundi • Usendegi • Urtzuriaga • Zierbenako portua | ||
| Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
