Ondartzape

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Bizkaiko hondartza. Mundakako udalerrian kokatzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakatik Bermeora doan errepidean dagoen gasolindegi ondoan dagoen bide batetik heltzen da hondartza hontara. 300 metroko jaitsiera egin behar da oinez. Arrokak eta hondarra ditu hondartzak, nahiz eta itsasgora denean ia desagertu egiten den. Hondartzak 50 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 2.000 m2-ko azalera dauka eta 830 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun txikia dauka, eta uraren kalitatea oso ona da. Urpekaritza praktikatzeko egokia da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua ertaina da.


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa