San Antonio hondartza

Koordenatuak: 43°23′11″N 2°41′21″W / 43.38639°N 2.68917°W / 43.38639; -2.68917
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antonio hondartza eta Sandinderi irla
43°23′11″N 2°41′21″W / 43.38639°N 2.68917°W / 43.38639; -2.68917

San Antonio Bizkaiko hondartza da, Busturiko udalerrian kokatua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busturia eta Sukarrieta alboko BI-631 errepidearen alboan dago hondartza. Abiña auzora edo BBKk antolatutako udalekura daraman bidea hartu beharra dago. Gernikako itsasadar barruko ezkerraldeko hondartza, Sandindereko irla hondartzatik gertu aurki dezakegu. Itsasbehera denean, hondartza eta irla elkarturik geratzen dira. Ur korronteak arriskugarriak suerta litezke. Guztira 350 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 29.000 m2-ko azalera dauka eta 13.000 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ere ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzaren ondoan, atsedenleku eder bat dago, eta umeentzako jolasak. Horrez gain, baseliza txiki bat ere aurki daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa